Francesco Rosi

Francesco Rosi (Napoli, 1922ko azaroaren 15a - Erroma, 2015eko urtarrilaren 10a) italiar zinemagilea da. Antzezle, gidoigile eta marrazkilaria izan zen, Luchino Viscontiren eta Italiako beste zuzendari ospetsuen laguntzaile izan aurretik. Neorrealismoaren eragina izan zuen, Visconti eta Rosselliniren bidez. Lehenengo bi filmek Estatu Batuetako film beltzen eragin handia zuten. Salvatore Giuliano (1961) filmarekin, arrakasta handia izan zuen nazioartean, eta gero egin zituen film politiko eta sozialen ezaugarriak finkatu zituen. Francesco Rosiren lanek Lehen Mundu Gerraren ondoren Italiaren historian garrantzia izan duten gaiak eta gertaerak aztertu eta salatzen dituzte; heriotzaren aipua etengabea da film horietan. 2008ko Berlinaleak omenaldia egin zion Francesco Rosiri, haren hamahiru film emanez; horretaz gainera, Ohorezko Urrezko Hartza eman zioten Bizitza Osoko Lorpena saritzeko.

Francesco Rosi

(1991)
Bizitza
JaiotzaNapoli, 1922ko azaroaren 15a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1922ko azaroaren 15a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2015eko urtarrilaren 10a)
HeriotzaErroma, 2015eko urtarrilaren 10a (92 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, kazetaria eta errealizadorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0742940 Allocine: 177 Allmovie: p108963 TCM: 165483
Discogs: 3318872 Edit the value on Wikidata

Filmak: Le mani sulla città (1963, Eskuak hiriaren gainean), C´era una volta (1967, Behin batean), Uomini contro (1970, Gizonak aurka), Il caso Mattei (1972, Mattei kasua), Cristo si è fermato a Eboli (1979, Kristo Ebolin geratu zen), Tre fratelli (1981, Hiru anaia), Chronica de una muerte annonciata (1987, Heriotza iragarritako baten kronika).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesco Rosi Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.