Francesco Cavalli
Francesco Cavalli, benetako izen-deiturez Pietro Francesco Caletti-Bruni (Crema, Lombardia, 1602ko otsailaren 14a - Venezia, 1676ko urtarrilaren 14a), italiar musikagilea izan zen. Musika-heziketak ordaindu zizkion Federico Cavalli babeslearen deitura hartu zuen. Claudio Monteverdiren ikaslea izan zen Venezian. Mazarinok Parisa deitu zion, baina han aurkezturiko bi operek, Xerse (1655, «Xerxes») eta Ercole amante (1662, «Herkules maitemindurik»), ez zuten halako arrakastarik lortu. Berriro ere Veneziara joanda, San Marko basilikako kapera-maisu aukeratu zuten. Kantata, motete eta canzonetta ugariz gainera, 42 opera ondu zituen. Francesco Cavalliren Le Nozze di Teti e di Peleo (1639) gorde den lehen Veneziako opera da.
Francesco Cavalli | |||
---|---|---|---|
1668 - 1676 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Crema, 1602ko otsailaren 14a | ||
Herrialdea | Veneziako Errepublika | ||
Bizilekua | Cremona | ||
Heriotza | Venezia, 1676ko urtarrilaren 14a (73 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Giovanni Battista Caletti | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Irakaslea(k) | Claudio Monteverdi | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | organista, opera composer (en) , kapera-maisua eta musikagilea | ||
Lan nabarmenak | |||
Mugimendua | musika barrokoa | ||
Genero artistikoa | opera | ||
Musika instrumentua | organoa | ||
Musika lanak
Operak
- Le nozze di Teti e di Peleo (1639)
- La Dafne (1640)
- La Didone (1641)
- L'Amore innamorato (1642, musika galdurik)
- La virtù de' strali d'Amore (1642)
- L'Egisto (1643)
- L'Ormindo (1644)
- La Doriclea (1645)
- Il Titone (1645, musika galdurik)
- Il Giasone (1649)
- L'Euripo (1649, musika galdurik)
- L'Orimonte (1650)
- L'Oristeo (1651)
- La Rosinda (1651)
- La Calisto (1652)
- L'Eritrea (1652)
- Il Delio (1652)
- L'Orione (1653)
- Il Ciro (1654)
- L'Hipermestra(1654)
- Xerse (1655)
- L'Erismena (1655)
- La Statira (1655)
- L'Artemisia (1657)
- Impermnestra (1658)
- L'Antioco (1659, musika galdurik)
- Il rapimento d'Helena (1659)
- Ercole amante (1662)
- Scipione affricano (1664)
- Mutio Scevola (1665)
- Il Pompeo Magno (1666)
- L'Eliogabalo (1667)
- Coriolano (1669, musika galdurik)
- Massenzio (1673, musika galdurik)
Eliz musika
- Vespro della beata Vergine (1656)
- Missa pro defunctis per octo vocibus (1675)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesco Cavalli |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.