Frances Spence
Frances Bilas Spence (1922ko martxoaren 2a - 2012[1]ko uztailaren 18a) ENIAC konputagailuaren jatorrizko programatzaile bat izan zen.
Frances Spence | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1922ko martxoaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 2012ko uztailaren 18a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chestnut Hill College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, ingeniaria, programatzailea, informatikaria eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Moore School of Electrical Engineering (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Filadelfian jaio zen 1922ean eta bost haizpetatik[2] bigarrena izan zen. Bere aita Filadelfiako ikastetxe publikoetako sistema-ingeniaria zen eta bere ama irakaslea,[3] biak irakaskuntza sektorean. Francesek Homer W. Spence bere senarrarekin hiru seme izan zituen: Joseph, Richard eta William.
Ikasketak
Temple Unibertsitatean ikasi zuen, non Chestnut Hill College-rako beka bat irabazi zuen. 1942 Matematiketan graduatu zen Fisika orientazioarekin. Ikasten zegoen bitartean Kathleen McNulty ezagutu zuen, ENIAC programatu zuten 6 emakumeetako bat. McNulty eta Spence Moore School of Engineering-ko langileak izan ziren Ibilbide balistiko kalkuluetan lan egiteko. Biak lehenengo ENIAC programatzaileen lehen taldea osatzeko hautatuak izan ziren, honelako kalkuluak egiteko diseinatutako makina. Taldea Jean Jennings Bartik, Betty Snyder Holberton, Ruth Lichterman Teitelbaum, Kathleen McNulty Mauchly Antonelli eta Marlyn Wescoff Meltzer-ek osatzen zuten.
1947an, ENIAC makina aurkeztu eta urte bat geroago, Bilas Homer Spence-rekin ezkondu zen, Aberdeen Proving Grounds-etik zetorren armadako ingeniero elektronikoa zen, geroago ENIAC proiektuan ere lanean hasi zena. Ezkondu eta denbora gutxira Bilas bere lana utzi zuen familia bat osatzeko.
Lorpenak
1997an, Frances Women in Technology International Hall of Fame-n[4] sartu zen, bere ENIACeko beste sei ikaskideekin batera.Bere lanak etorkizuneko ordenagailu elektronikoetarako bidea ireki zuen, eta bere berrikuntzak martxan jarri zuen konputazio elektronikoaren eta konputagailuen programazioaren gorakada Bigarren Mundu Gerraren ondorengo aroan.[5]
ENIAC taldea, 2013ko The Computers dokumental sarituaren inspirazioa da. Kathy Kleimanek sortutako dokumentala eta ENIAC programatzaileen proiektua, 1940ko hamarkadako ENIAC taldearen benetako irudiak uztartzen ditu, emakumezkoen taldeko kideekin egindako elkarrizketekin. Elkarrekin[6] lanean emandako denbora islatzen dutelako,Hiru zatiko telesail bateko lehen dokumentala da, The Coders eta The Future-Maker dira hurrengoak.[7]
Erreferentziak
- «Frances B. Spence». genealogybank. Consultado el 1 de diciembre de 2013
- «Frances V. Spence profile». Frances Spence. IEEE Global History Network. Consultado el 30 de octubre de 2014.
- «Frances V. Spence profile». Frances Spence. IEEE Global History Network. Consultado el 30 de octubre de 2014.
- «WITI Hall of Fame». WITI - Women in Technology International. WITI - Women in Technology International. Consultado el 27 de octubre de 2013.
- «Penn Library Exhibitions». University of Pennsylvania. Penn Library. Consultado el 15 de enero de 2017.
- «The Computers Documentary». The ENIAC Programmers Project. Consultado el 2 de noviembre de 2014.
- «History's Female Programmers Will No Longer Be Forgotten». ReadWrite. Consultado el 2 de noviembre de 2014.