Françoise Héritier
Françoise Héritier[1] (Veauche, Loira, 1933ko azaroaren 15a - Paris, 2017ko azaroaren 15a[2]) frantziar antropologo, etnologo eta feminista izan zen. Claude Lévi-Strauss filosofo eta antropologoaren tokia hartu zuen Collège de France ikastetxean, eta orduz geroztik han jardun zuen, katedradun irakasle.
Françoise Héritier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andrée Françoise Héritier |
Jaiotza | Veauche, 1933ko azaroaren 15a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Pitié-Salpêtrière Ospitalea, 2017ko azaroaren 15a (84 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Michel Izard (en) Marc Augé |
Hezkuntza | |
Heziketa | École pratique des hautes études Lycée Fénelon, Paris (en) Lycée Racine (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Lucien Scubla (en) Noëlie Vialles (en) Laurent Barry (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, etnologoa, aktibista, katedraduna eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | École pratique des hautes études (1938 - 1967) CNRS (1967 - 1982) Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola (1980 - 1998) Collège de France (1982 - 1998) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Comité d'éthique du CNRS (en) National Ethics Advisory Committee (en) Academia Europaea (en) French National AIDS Council (en) Union des femmes de France (en) French Economic, Social and Environmental Council (en) Institut national de la santé et de la recherche médicale |
Ikergaiak
Françoise Héritier Lévi-Straussen oinordekoa izan zen, hots, estrukturalismo antropologiko frantsesaren aitarena. Aliantzaren teorian sakondu zuen, eta, horrekin lotuta, intzestuaren debekurako arrazoiak ere aztertu zituen. Analisi antropologikoaren bi alor horiek emakumeen zirkulazioan oinarritu ohi dira.
Berberatasunaren ideia garatu zuen, bai eta frustrazio higuingarriaren kontzeptua ere; horretarako, Lévi-Straussen eta Alfred Reginald Radcliffe-Brown gizarte-antropologo ingelesaren ikuspegiak hartu eta zuzendu zituen. Héritierrek jorratutako ikerketa guztietan, bi oinarri aurki daitezke: natura eta ingurumena.
L'exercice de la parente (1981) liburuan, aliantza-sistema konplexuetan erregulartasunak daudela esan zuen, lehenago Lévi-Straussek adierazi bezala. Héritierren ustez, ahaidetasunaren egitura erdi-konplexuek oinarrizko sistemen eta sistema konplexuen arteko trantsizio-etapa bat osatzen dute.
Obra hautatuak
- Retour aux sources (2010)
- La différence des sexes (2010)
- Une pensée en mouvement (2009)
- Le corps, le sens (2007)
- Le féminin en miroir: entre Orient et Occident (2005)
- Hommes, femmes, la construction de la différence (2005)
- Corps et affects (2004)
- Masculin-féminin 2, Dissoudre la hiérarchie (2002)
- Maternité, affaire privée, affaire publique (2001)
- Two sisters and their mother: the anthropology of incest. (1999)
- Contraception: contrainte ou liberté? (1999)
- Masculin / féminin. La pensée de la différence (1996)
- De la violence (1996)
- Del incesto (1995)
- La parenté spirituelle (1995)
- Les Complexités de l'alliance (1994)
- Le corps en morceaux (1992)
- Hasab wa nasab: parenté, alliance et patrimoine en Tunisie (1992)
- Les Musées de l'éducation nationale: mission d'étude et de réflexion (1991)
- L'exercice de la parente (1981)
Erreferentziak
- .
- .
Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko Wikipedietatik ekarri dugu euskarara.