François Nourissier

François Nourissier (Paris, 1927ko maiatzaren 18aib., 2011ko otsailaren 15a) frantses kazetari eta idazlea izan zen.

François Nourissier
Goncourt Akademiako lehendakari

1996 - 2002
Hervé Bazin - Edmonde Charles-Roux
Bizitza
JaiotzaParisko 9. barrutia, 1927ko maiatzaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 2011ko otsailaren 15a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Hélène Cécile Muhlstein  (1962ko urtarrilaren 29a -
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, literatura-kritikaria eta iritzi-kazetaria
Enplegatzailea(k)France Inter (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaComité des intellectuels pour l'Europe des libertés (en) Itzuli
IMDB: nm0636702 Edit the value on Wikidata

Nourissier Éditions Denoëlgo idazkari nagusia (1952-1955), La Parisienne aldizkariaren zuzendaria (1955-1958) eta Éditions Grasset Parisko argitaletxeko aholkularia (1958-1996) izan zen.

1970ean, Prix Femina irabazi zuen La crève liburuagatik. Bere eleberrietako hainbat lan zinematografiko bihurtu dira eta 1973an Canneseko zinemaldiko epaimahaikide izan zen.

François Nourissier Académie Goncourt-eko hautatua izan zen 1977an. Literatura erakundeko idazkari nagusi izan zen 1983an, eta bertako presidente izan zen 1996tik 2002ra.

2002an, Prix mondial Cino Del Duca saria eman zioten.

2011ko otsailaren 15ean Francois Nourissier Parisko Sainte-Perine ospitalean hil zen, Parkinson gaixotasunaren konplikazioen ondorioz. [1] [2]

Obra nagusiak

  • 1951 : L'Eau Grise
  • 1956 : Les Orphelins d'Auteuil, Les Chiens à fouetter
  • 1957 : Le Corps de Diane
  • 1958 : Bleu comme la nuit
  • 1964 : Un petit bourgeois
  • 1965 : Une histoire française - Frantziako Akademiaren eleberriaren Sari Nagusia
  • 1970 : La crève (Femina saria)
  • 1973 : Allemande
  • 1981 : L'Empire des nuages
  • 1985 : La Fête des pères
  • 1992 : Le Gardien des ruines
  • 1997 : Le Bar de l'escadrille
  • 2001 : À défaut de génie
  • 2003 : Le prince des berlingots
  • 2008 : Eau-de-feu

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.