François Bibal
François Ignace Victor Bibal (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1877ko irailaren 17a - Ainhoa, Lapurdi, 1944) lapurtar margolaria izan zen.
François Bibal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1878ko irailaren 17a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Donibane Lohizune, 1944ko maiatzaren 26a (65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Biografia
1897. urtean, artisten elkarte bat sortu zuen, beste hainbat kiderekin batera: (Regoyos, Zuloaga, Arrue, Losada eta Rusiñol pintoreak). 1914. urtean Kubara jo zuen, Lehen Mundu Gerra zela eta. 1937. urteko Parisko Nazioarteko Erakusketan urrezko domina jaso zuen. Aipagarriak dira, besteak beste, Ainhoako pilota lekua eta Sabino Izetari egindako Nire adiskide hoberenari koadroak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.