François Bayrou
François Bayrou (1951ko maiatzaren 25a, Bordères, Pirinio Atlantikoak -) Frantziako politikari bat da. 2007ko Hauteskunde Presidentzialetan UDFren hautagaia izan zen, baina hirugarren postuan bukatu zuen. Hauteskundeak eta gero, UDF alderdia utzi, eta Mugimendu Demokratikoa (MD) alderdi zentrista sortu zuen. Ama euskalduna du (Lapurdi) eta euskaraz daki.
Biografia
1982an hasi zuen bere jarduera politikoa UDFen eta betidanik moderatua eta zentrista izan da, demokrazia kristaua eragin handia dauka bere ideietan. Eurozalea da eta Europa federala aldarrikatzen du. 2002ko Hauteskunde Presidentzialetan botoen % 6,84 lortu zuen, guztira laugarrena bukatzen eta bigarren itzulian parte hartu gabe. 2004ko hauteskunde europar eta erregionaletan bere alderdiak % 12 lortu zuen. Nahiz eta ama euskalduna izan eta euskaraz jakin, bere alderdiaren ideologia ez da euskaltzalea.
Kanpo estekak
- (Frantsesez) 2007ko Kanpainako webgune ofiziala
Aurrekoa Henri Grenet |
Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Presidentea 1992-2001 |
Ondorengoa Jean-Jacques Lasserre |