François-Xavier Fabre
François-Xavier Fabre (Montpellier, 1766ko apirilaren 1a - ibidem, 1837ko martxoaren 16a) frantziar margolaria izan zen.
François-Xavier Fabre | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Montpellier, 1766ko apirilaren 1a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Montpellier, 1837ko martxoaren 16a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie royale de peinture et de sculpture (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jacques-Louis David |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, art educator (en) ![]() |
Lantokia(k) | Montpellier eta Florentzia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | erretratua |
Jacques-Louis Daviden ikaslea izan zen eta Erromako Saria irabazi zuen 1787an. Frantziako Iraultzan Florentzian bizi izan zen eta Florentziako Akademiako kide izan zen, eta irakasle ere izan zen han. Vittorio Alfieri olerkariaren laguna izan zen, eta Florentziako elkartean sartu zuen. Aristokraziako kideen erretratuak egin zituen, baita margolan historikoak ere. Arte-saltzailea ere izan zen.
1814an Frantziara itzuli zen eta 1824an bere jaioterrira. Bere margolan eta liburu bildumak eskaini zizkion hiriari eta horiekin inauguratu zen Fabre Museoa. Karlos X.a erregeak baroi izendatu zuen 1828an.
Iruditegia
- Edgar Clarke
- Clarke andrea eta bere lau seme-alabak, 1810
- Henry Vassall-Fox, 3rd Baron Holland, 1795
- Elena Petrovna Menchikova (1794)
- Paweł Ksawery Brzostowski (1798)
- Lucien Bonaparte (1808)
- Parisen epaiketa (1808)
- Gizon gaztearen erretratua (1809)
- Florentzia inguruaren ikuspegia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.