Fragmoplasto
Fragmoplastoa landare zeluletan soilik agertzen den egitura bat da, zelula horma berria egiteko beharrezkoa dena.
Landare lurtar guztien zeluletan azaltzen da eta alga berde talde batzuetan baino ez[1].
Egitura eta sorrera
Landare zelularen mitosia burutzen denean agertzen den egitura da, anafasearen amaieran eta telofasearen artean[2].
Ardatz akromatikoak kromosomak zelula alaben nukleotara eraman ondoren zitoeskeletoaren hondakin bihurtzen diren mikrotubuluz, aktinazko mikrofiruz eta erretikulu endoplasmatikoaren osagai batzuez osaturik dago[3] eta hauei zelula hormaren osagaiz beteta Golgi aparatuan sortzen den xixkuak elkartzen zaizkie[4]. Guzti horrek osatzen ditu fragmoplastoak eta disko itxura hartzen dute[2].
Zelularen polo bietatik gidaturiko mikrotubulu eta mikrofiruek zelularen ekuatore aldera eramaten dituzte fragmoplastoak eta hauek bata bestearekin elkartuz doaz. Hasieran zelularen nukleoaren diametroa hartzen du[2] baina ondoren zelula plaka handituz joaten da zelula biak erabat banatzeraino[5]. Zelula plaka handitzen ari denean erretikulu endoplasmatikoaren atal batzuk harrapatuta gelditzen dira eta plasmodesmoak sortzen dira, hau da, zelula alaben arteko komunikazio kanalak[6].
Funtzioak
Funtzio ugari izan ditzake, hona hemen aipagarrienak[7]:
- Zelula plaka abiatzen du.
- Zelula hormaren erdiko xafla osatzen du Golgiren aparatutik ekarritako materialarekin (pektinak nagusiki).
Historia
Fragmoplasto izena 1912. urtean erabili zen aurrenekoz. Grekerazko phragmos (hesia, itxitura) eta plastós (sortua) hitzen elkarketatik dator[8].
Erreferentziak
- P.H. Raven, R.F. Evert, S.E. Eichhorn. (2005). Biology of Plants (7th Edition). W.H. Freeman and Company Publishers, New York ISBN 0-7167-1007-2..
- (Ingelesez) Smertenko, Andrei; Hewitt, Seanna L.; Jacques, Caitlin N.; Kacprzyk, Rafal; Liu, Yan; Marcec, Matthew J.; Moyo, Lindani; Ogden, Aaron et al.. (2018-01-15). «Phragmoplast microtubule dynamics – a game of zones» Journal of Cell Science 131 (2) doi: . ISSN 0021-9533. PMID 29074579. (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
- «La célula. 5. Tráfico vesicular. Células vegetales. Atlas de Histología Vegetal y Animal» mmegias.webs.uvigo.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
- «2.2. Citocinesis» e-ducativa.catedu.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
- «Phragmoplast - an overview | ScienceDirect Topics» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
- (Ingelesez) Shamina, N. V.; Mukhina, Zh. M.; Kovaleva, N. M.; Filiurina, V. A.. (2011-04-01). «Stages of formation of mobile phragmoplast in meiosis with successive cytokinesis» Cell and Tissue Biology 5 (2): 186–195. doi: . ISSN 1990-5203. (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
- (Gaztelaniaz) Cajal, Alberto. (2018-09-07). «Fragmoplastos: características, funciones, composición» Lifeder (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
- (Ingelesez) «Definition of PHRAGMOPLAST» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).