Baratze-marrubi
Baratze-marrubia[1], baina normalean marrubi soilik[erreferentzia behar] (Fragaria × ananassa[2]), Fragaria generoko espezie hibridoa da, mundu osoan ezaguna bere fruitu gorriagatik. Oso estimatua da sukaldaritzan, bere lurrin berezi, kolore gorri distiratsu, uki mamitsu eta leuntasunagatik. Kopuru handitan kontsumitzen dira, freskoak edo beste hainbat eratan: konfituran, konpotan, zukuan, tartan, izozkian edo irabiatuan. Arrakasta handi honek eragin du lurrin artifiziala garatzea, industria agroalimentarioan erruz erabilia.
Baratze-marrubi | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Generoa | Fragaria |
Espeziea | Fragaria ×ananassa Duchesne
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | marrubi, Fragariae folium (en) eta strawberry juice (en) |
Hibrido hau lehendabizikoz Bretainian 1750eko hamarkadan hazi zen, ekialdeko Ipar Amerikako Fragaria virginiana eta 1714an Amédée-François Frézierrek Txiletik ekarritako Fragaria chiloensis uztartuz.[3] Bere kultibarrek laster XVII. mendetik aurrera ustiatzen zuten (basa)marrubia (Fragaria vesca) ordezkatu zuten.[4]
Hitza
Baratze marrubi eta baratze-marrubi dira euskara batuan forma onartuak. Euskara batuan onartuta ez dauden hitzen artean mendebaleko ortu-mailuki dugu.[5]
Jatorrizko Fragaria vesca marrubietatik bereizteko izendatzen dira baratze-marrubi, eta lehenengoei hiztegi batzuek basamarrubi[6][7] edo basoko marrubi[8] deritze, batez ere basoetan aurkitzen eta gutxi dendaratzen direlako.
Ekoizpena
Ekoizpen komertzialean, landareak estoloiekin ugaltzen dira eta, oro har, sustrai biluzietan edo loreontzi txikietan banatzen dira. Nekazaritzan bi landaketa-eredu erabiltzen dira gehien bat: urteroko plastikultura eta ilara- edo muino-sistema iraunkorra. Kopuru txiki bat berotegietan ere egiten da, urtaro hotzean.
Ekoizpen moderno komertzial gehienek plastikultura sistema erabiltzen dute. Metodo honetan, substratu-ilarak urtero ezartzen dira eta plastiko beltzez estali, belar txarrak eta higadura saihesten dituena, eta horren azpian ureztatzeko tutuak ezartzen dira. Landareak, normalean negutegietan lortzen direnak, unean bertan egindako zuloetan landatzen dira. Estoloiak kendu egiten dira, landarearen energia frutaren garapenera bideratzeko. Uzta amaieran, plastikoa kendu eta landareak lur barruan sartzen dira.
# | Herrialdea | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Ameriketako Estatu Batuak | 1.090.436 | 1.109.215 | 1.148.350 | 1.270.640 | 1.294.180 | 1.312.960 |
2 | Turkia | 211.127 | 250.316 | 261.078 | 291.996 | 299.940 | 302.416 |
3 | Espainia | 330.485 | 269.139 | 281.240 | 266.772 | 275.355 | 262.730 |
4 | Egipto | 128.349 | 174.414 | 200.254 | 242.776 | 238.432 | 240.284 |
5 | Mexiko | 191.843 | 176.396 | 207.485 | 233.041 | 226.657 | 228.900 |
6 | Errusia | 227.000 | 230.400 | 180.000 | 185.000 | 165.000 | 184.000 |
7 | Japonia | 190.700 | 191.400 | 190.700 | 184.700 | 177.500 | 177.300 |
8 | Hego Korea | 205.307 | 203.227 | 192.296 | 203.772 | 231.803 | 171.519 |
9 | Polonia | 193.666 | 174.578 | 200.723 | 198.907 | 153.410 | 166.159 |
10 | Alemania | 173.230 | 158.658 | 150.854 | 158.563 | 156.911 | 154.418 |
11 | Italia | 143.315 | 160.558 | 155.583 | 163.044 | 153.875 | 150.000 |
Guztira | 3.973.243 | 4.001.721 | 4.136.802 | 4.596.614 | 4.366.889 | 4.594.539 |
Propietateak
Marrubi ontzi batek (100 g) 34,5 kaloria ditu eta bitamina C eta P-ko elikadura iturri bikainak dira. Konposizioa:
- 34,5 kaloria
- %85 ura
- 7 g karbohidrato
- 2,2 g zuntz
- 150 mg potasio
- 13 mg magnesio
- 30 mg kaltzio
- 60 mg C bitamina
- 0,2 mg E bitamina
Taxonomia
Fragaria × ananassa (Weston) Duchesne naturalistak deskribatu zuen Encyclopédie Méthodique, Botanique lanean, 2(2): 538. 1788.[11]
- Etimologia
- Izen generikoa, Fragaria, latinetikoa da « fraga », « marrubia » edo « lurrina »
- × hibridoa
- Izen espezifikoa ananassa, « anana », fruituek anana lurrin eta itxura dutelako.
Beste izen arruntak
Fragaria × ananassa tokiko euskarazko testuetan:[5] baratze-marrubi (baratze-malubi); ortu-mailuki.
Erreferentziak
- «Baratze-marrubi». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-4-28.)
- Manganaris GA, Goulas V, Vicente AR, Terry LA. (2014). «Berry antioxidants: small fruits providing large benefits» Journal of the science of food and agriculture 94 (5): 825–33. doi: . PMID 24122646..
- Botgard.ucla.edu. Strawberry, The Maiden With Runners. .
- Welsh, Martin. Strawberries. Nvsuk.org.uk.
- Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
- Basamarrubi Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegian (noiz kontsultatua: 2021-4-23)
- Elhuyar hiztegia (noiz kontsultatua: 2021-4-23)
- Zehazki hiztegia
- Askoren artean. (2014). Landare-fisiologia. EHU ISBN 978-84-9082-058-2..
- Faostat.fao.org. (2013-1-16). Faostat. .
- «Fragaria × ananassa» Tropicos.org. Missouri Botanical Garden (Noiz kontsultatua: 2014-8-18).
Kanpo estekak
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |