Marrubi
Marrubiak Fragaria generoa[1] osatzen duten landare herrestariak dira, sukaldaritzan estimatuak beraien fruitu gorri mamitsuengatik. Latinezko izena lurrin hitzarekin erlazionatuta dago (fraga latinez). Deskribatutako 400 taxon inguru biltzen ditu, eta horietatik 20 baino ez daude onartuta[2]. Bi dira espezie ezagunenak:
- basamarrubia[3] (Fragaria vesca[4]), ohikoa Euskal Herriko basoetan
- baratze-marrubia (Fragaria x ananassa[5]), hibrido komerzializatuena.
Marrubi | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Subfamilia | Rosoideae |
Generoa | Fragaria |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | marrubi |
Hitza
Euskara batuan marrubi hitza Fragaria vesca espezieari dagokio[4], baina Elhuyar Hiztegian Fragaria generoa izendatzeko erabiltzen dute.
Ezaugarriak
Landare belarkarak dira, hostoiraunkorrak, estoloi eta errizoma epigeoak dituztenak, eta korapiloetan sustraitzen direnak. Zurtoinak, oro har, sinpleak dira, tenteak eta urtekoak. Hostoak erroseta aizunetan multzokatzen dira, segmentu obalo-erronbikoekin, eta horzdunak dira.
Infloreszentziak brakteadun zimatan antolatzen dira. Loreak, hermafroditak edo funtzionalki unisexualak dura, eta gune axiala zertxobait konikoa duen errezeptakulu bat dute fruktifikazioan. 5 sepaloak lantzeolatuak dira, eta, oro har, osoak, akreszenteak eta tenteak. Petaloak, oro har 5, sepaloak baino handiagoak izan ohi dira; zuriak, zuri-berdexkak edo krema kolorekoak. 10-20 lorezil dituzte eta karpelo libre ugari.
Taxonomia
20 espezie baino gehiago ezagutzen dira:
Ezpezie ohikoenak:
- marrubia edo basamarrubia: txikiak dira, 20mm-ko diametrorekin.
- baratze-marrubia: Bi mota bereizten dira.
- Camarosa: Handiak dira, trinkoak eta gorri-gorriak. Kalitate onekoak dira eta erresistentzia haundikoak dira.
- Douglas: Handiak dira, globo formakoak eta krestaren ondorioz deformatuta. Kolore bizi eta gorrikoak dira eta disdiratsuak, askotan, punta arrosarekin.
Ezpezie diploideak:
- Fragaria daltoniana
- Fragaria iinumae
- Fragaria nilgerrensis
- Fragaria nubicola
- Fragaria vesca
- Fragaria viridis
- Fragaria yezoensis
Ezpezie tetraploideak:
- Fragaria moupinensis
- Fragaria orientalis
Ezpezie hexpoloideak:
- Fragaria moschata (alemaniakoa)
Ezpezie oktopoloideak:
- Fragaria x ananassa
- Fragaria chiloensis (Txilekoa)
- Fragaria iturupensis
- Fragaria virginiana
Ezpezie dekoploideak:
- Fragaria x potentilla
- Fragaria x vescana
Erreferentziak
- «Fragaria» Germplasm Resources Information Network (United States Department of Agriculture) 2008-03-03 (Noiz kontsultatua: 2009-02-17).
- Fragaeia en The Plant List, vers.1.1, 2013
- Fragaria vesca Elhuyar hiztegian (noiz kontsultatua: 2021-4-25)
- «Marrubi». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-4-21.)
- «Baratze». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-4-21.)