Fríða Á. Sigurðardóttir

Fríða Á. Sigurðardóttir (Hornstrandir, Islandia, 1940ko abenduaren 11 Reykjavik, Islandia, 2010eko maiatzaren 7a) islandierazko idazlea izan zen.

Fríða Á. Sigurðardóttir
Bizitza
JaiotzaHornstrandir (en) Itzuli, 1940ko abenduaren 11
Herrialdea Islandia
HeriotzaReykjavik, 2010eko maiatzaren 7a (69 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakislandiera
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina, eleberrigilea eta idazlea

Discogs: 6406926 Edit the value on Wikidata
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

Bizitza

1980an eman zuen argitara bere lehen lana, Ez da serioa, eta harrezkero beste lau eleberri eta Leiho alboan izeneko kontakizun-liburua (1984) eman ditu argitara. Dena dela, benetako arrakasta 1991n eskuratu zuen, Islandiako Prentsaren Literatura alorreko Kultura Saria eta Islandiako Literaturako Sari Nazionala irabazi baitzituen urte hartan, Gauaren joanean eleberriarekin; hurrengo urtean Europa iparraldeko herrietako letren sari nagusia lortu zuen lan horrekin berarekin.

Hiri handietako bakardadea eta gizakiaren alienazioa dira kontakizun laburretan erabili zituen gai nagusietako batzuk; eleberrietan, berriz, emakumezkoen istorioak agertzen ditu nagusiki, ikuspegi femeninotik harturik. Horrela, Eguzkia eta itzala (1981) eleberrian, esaterako, sistema eta botere maskulinoaren kontra borrokatzen den emakume baten historia kontatzen du; Itsasoa bezala (1986) kostaldeko herri batean gertatzen den pertsonaia kolektiboko obra da; eta Gauaren joanean eleberrian, berriz, ama hil zorian duela bere bizitzaren azterketa egiten duen superremakume bat da protagonista. Azken eleberri horretan eta hurrengoan, gizon baten ikuspegitik idatzitako Mundu itxi batean (1994) lanean alegia, alde batera utzi zuen hizkuntza errealista eta estilo lineala, eta teknika askeagoa erabili zuen.

Bibliografia

  • 1980 Þetta er ekkert alvarlegt
  • 1981 Sólin og skugginn
  • 1984 Við gluggann
  • 1986 Eins og hafið
  • 1990 Meðan nóttin líður
  • 1994 Í luktum heimi
  • 1998 Maríuglugginn
  • 2000 Sumarblús
  • 2006 Í húsi Júlíu

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.