Frédéric Rossif
Frédéric Rossif (Cetinje, Montenegro, 1922ko otsailaren 16a - Paris, 1990eko apirilaren 18a) frantses zinemagilea izan zen.
Frédéric Rossif | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cetinje, 1922ko otsailaren 16a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 1. barrutia eta Paris, 1990eko apirilaren 18a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, argazkilaria eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
|
Ikasketak Erroman egin zituen; 1945ean Parisera joan eta hango filmategian lan egin zuen, eta 1952an ORTFn hasi zen lanean, telebistarako programak eginez. Lehen film luzea, Le temps du ghetto (1961, Ghetto garaiak), dokumental historiko erdiragarria da. Mourir à Madrid (1963, Madrilen hil), Espainiako Gerra Zibileko irudiekin egindako filma da. Dokumental asko egin zituen: Révolution d´Octobre (1967, Urriko Iraultza), Fête sauvage (1976, Festa basa), Pablo Picasso (1980). Fikziozko film bat ere egin zuen, Aussi loin que l´amour (1971, Maitasuna bezain urrun), dokumentalen mailari eutsi ez ziona.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.