Four Rooms
Four Rooms (euskaraz Lau Gela) 1995eko Allison Anders, Alexandre Rockwell, Robert Rodriguez eta Quentin Tarantino estatubatuar zinema zuzendarien komedia filma bat da, zuzendari bakoitzak filma osatzen duten lau atal edo geletako bana zuzendu zuelarik, hortik filmaren izenburua.
Four Rooms | |
---|---|
Combustible Edison (en) ![]() ![]() | |
Egilea(k) | Combustible Edison (en) ![]() |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | Four Rooms |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 94 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zatiak | 4 |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Allison Anders (en) ![]() Alexandre Rockwell Robert Rodriguez Quentin Tarantino |
Gidoigilea(k) | Alexandre Rockwell Robert Rodriguez Quentin Tarantino Allison Anders (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Tim Roth Valeria Golino Lili Taylor Madonna Ione Skye Jennifer Beals Antonio Banderas Salma Hayek Tamlyn Tomita Quentin Tarantino Marisa Tomei David Proval (en) ![]() Bruce Willis Paul Calderón Marc Lawrence Sammi Davis Kathy Griffin Amanda de Cadenet (en) ![]() Patricia Vonne Alicia Witt (en) ![]() Lawrence Bender | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lawrence Bender |
Konpainia ekoizlea | A Band Apart (en) ![]() |
Ekoizle eragilea | Quentin Tarantino Alexandre Rockwell |
Edizioa | Sally Menke (en) ![]() Robert Rodriguez Elena Maganini (en) ![]() Terry Rawlings (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Combustible Edison (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Andrzej Sekuła (en) ![]() Rodrigo García (en) ![]() Phil Parmet (en) ![]() Guillermo Navarro |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Historia | |
Jasotako sariak | Golden Raspberry Award for Worst Supporting Actress (en) ![]() |
Nominazioak | Golden Raspberry Award for Worst Supporting Actress (en) ![]() |
miramax.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Urtezar gaua, Hotel Mon Signor deritzon hoteleko Sam (Marc Lawrence) arretaguneko langileak bere postua laga eta bere etxera senide eta lagunekin gaua pasatzera doa, une labur batez bere lankidea den Ted-i (Tim Roth) gau hartako haren betebeharrak azaltzen dizkiolarik.
Sarrerako kredituak The Pink Panther Show marrazki bizidunetan oinarriturik daude, filmaren hasieran "Vertigogo" abestia entzuten delarik. Ondoren filma lau atal edo geletan banatzen da:
- The Missing Ingredient (Osagai galdua). Allison Andersek zuzendua.
Sorgin talde batek hoteleko ezkonberrien gelan daude, bertan beraien jainkosa "bizitzaren fluiduaz" berpizten saituko dira: ernal-hazia.
- The Wrong Man (Okerreko Gizona). Alexandre Rockwellek zuzendua.
Senar-emazte batzuk haserretu eta tartean Ted morroi hartzen dute, jeloskortasun eszena baten erdian topatuko delarik.
- The Misbehavers (Hezigabeak). Robert Rodríguezek zuzendua.
Mafia-gizon baten seme eta alaba txikiak sekulako deabrutzar bihurriak dira. Ted gela hartatik bizirik irten nahi baldin badu bi haurren umezaina izan beharko du.
- The Man From Hollywood (Hollywoodeko Gizona). Quentin Tarantinok zuzendua.
Hollywood umorista ospetsuenak bere lagunak hoteleko gelarik onenera eramaten ditu. Ted haien apustu arriskuttsu batean buru-belarri sartuko da. 1950eko hamarkadan Steve McQueen eta Peter Lorre aktorrek antzeztu zuten Alfred Hitchcock zinema zuzendariaren telesaileko atalean oinarritua dago, han ere apustu berbera agertzen baita.
Aktoreak
- Tim Roth: Ted, harreraguneko morroia
"Osagai galdua"
- Valeria Golino: Athena
- Madonna: Elspeth
- Alicia Witt: Kiva
- Sammi Davis: Jezebel
- Lili Taylor: Raven
- Ione Skye: Eva
- Amanda de Cadenet: Diana
"Okerreko Gizona"
- David Proval: Siegfried
- Jennifer Beals: Angela
- Lawrence Bender: Ile luzeko Yuppie-a
- Paul Skemp: Real Theodore
- Quinn Thomas Hellerman: Baby Bellhop
"Hezugabeak"
- Antonio Banderas: Gizona
- Tamlyn Tomita: Emaztea
- Lana McKissack: Sarah
- Danny Verduzco: Juantxo
- Patricia Vonne: Corpse
- Salma Hayek: Telebistako dantzaria
Bettyren etxea
- Kathy Griffin: Betty
- Marisa Tomei: Margaret
- Julie McClean: Ezkerreko ilegorria
- Laura Rush: Eskuineko ilegorria
"Hollywoodeko Gizona"
- Quentin Tarantino: Chester Rush
- Jennifer Beals: Angela
- Paul Calderón: Norman
- Bruce Willis: Leo (krediturik gabe)
- Kimberly Blair: Amua (krediturik gabea)