Four Men and a Dog

Four Men and a Dog (euskaraz "Lau Gizon eta Txakur bat") 1990ean Belfasteko Folk Jaialdian ezagutarazi zen irlandar musika herrikoia jotzen duen taldea da. Talde honek usadiozko irlandar musika beste musika motekin nahasturik jo ohi du, rocka, jazza, bluesa, bluegrassa, swinga, salsa, polka eta baita rapa barne direla. Jatorriz taldearen izena kidea eta abeslaria den Mick Dalyren ezizenetik eratorritakoa da: "The Black Dog" ("Txakur Beltza). Mick gaur egun Kevin Dohertyk ordezkatzen du.

Four Men and a Dog
Datuak
Musika motaherri-kanta
Cathal Hayden (en) Itzuli
Informazio gehigarria
fourmenandadog.net
Musicbrainz: 84e31219-4f8a-40e3-9087-f0b0d3b02389 Songkick: 384503 Discogs: 2146339 Edit the value on Wikidata

1994an The Band talde ospetsuarekin topatu eta New Yorkeko estatuan dagoen Woodstock herriko Levon HelmĀ“s estudioan beren Doctor A's Secret Remedies bilduma grabatu zuten, honetan Garth Hudson eta Randy Ciarlante musikariak gonbidatu zituztelarik. Erresuma Batuko biran Rick Danko musikaria Four Men and a Dog taldera gehitu zitzaion, bira honetan taldeko betiko abesti ospetsuenak jo zituztelarik.

Taldeko kideak

  • Cathal Hayden (biolina)
  • Gerry O'Connor (banjoa, biolina)
  • Gino Lupari (bodhran, hezurrak, ahotsa)
  • Kevin Doherty (gitarra, ahotsa)
  • Donal Murphy (akordeoia)

Diskografia

  • Barking Mad (1991)
  • Shifting Gravel (1993)
  • Doctor A's Secret Remedies (1995)
  • Long Roads (1996)
  • Maybe Tonight (2003)
  • Wallop the Spot (2007)

erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.