Fotokimika
Fotokimika atomo eta molekulen eta erradiazio elektromagnetikoaren (bereziki, argiaren) arteko interakzioak aztertzen dituen kimikaren alorra da.
![](../I/Spectre.svg.png.webp)
Espektro elektromagnetikoa.
Zenbait erreakzio kimiko abiatzeko, beharrezkoa da sistemari energia ematea (termikoa, elektrikoa edo bestelakoa). Erreakzio fotokimikoetan, energia hori argiarena da. Erreakzio fotokimiko ugari ezagutzen dira: fotosintesia da erreakzio fotokimiko natural garrantzitsuena; argi-izpiek plaka fotografikoan sortzen dituzten erreakzio kimikoak dira fotografiaren oinarria; ozonoa argi-izpiek oxigenoarekin erreakzionatzean sortzen da, etab. Erreakzio horiek bi eratakoak izan daitezke:
- Batzuek energia askatzeko joera dute eta, ilunpean egin daitezkeenez, argiaren lana erreakzioa bizkortzearena besterik ez da.
- Beste batzuk ezin dira egin argiaren laguntzarik gabe, eta haiek dira benetako erreakzio fotokimikoak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.