Fotoarnasketa

Fotoarnasketa landareek egiten duten arnasketa berezia da, argia behar duena. Oxigenoa kontsumitu eta CO2 sortzen du. Landarearen kloroplasto, peroxisoma eta mitokondrioetan burutzen da. Prozesu hau ingurune lehor eta beroetan gertatzen da, hostoen estomak ur-galerak ekiditeko ixten direnean.

Fotoarnasketa

Fotoarnasketa fotosintesiarekin batera burutzen da; biek ala biek argia behar dutelako. Hala ere, prozesu metaboliko desberdinak dira: fotosintesiak CO2 kontsumitu eta O2 askatzen duen bitartean, fotoarnasketak oxigenoa kontsumitu eta CO2 sortzen du. Ohiko arnasketarekin alderatuta, aldiz, fotoarnasketak energia galtzen du, ez du ATP-rik sortzen.

Fotoarnasketaren hasierako metabolitoa Calvin zikloan ere parte hartzen duen erribulosa 1,5 difosfatoa da. Oxigenoarekin erreakzionatzerakoan fosfoglikolatoa eta 3-fosfoglizerikoa sortzen du:

Erribulosa 1,5 difosfatoa + O2 → fosfoglikolatoa + 3Pglizerikoa

Kloroplastoetan burutzen da hasierako erreakzio hau.

Gero, fosfoglikolatoa kloroplastotik atera eta peroxisometan sartzen da; bertan eta baita mitokondrioetan ere bide metaboliko konplexua burutzen du, glizina eta serina aminoazidoak agertuz eta CO2 eta amoniakoa askatuz.

Fotoarnasketak fotosintesiaren errendimendua murrizten du (%50era jaitsiz). Erribulosa 1,5 difosfatoa kontsumitzen duenez, Calvin zikloa moteltzen du eta baita horren bidez burutzen den karbonoaren asimilazioa ere.

Karbono dioxidoaren kontzentrazio txikiek fotoarnasketa indartzen dute.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.