Forum Gallorum

Forum Gallorum antzinako erromatar hiria izan zen, antzinako baskoi herrixka batean eratua.

Hueskako probintzian dagoen eta baskoien lurraldetan zegoen Forum Gallorum. Balizko kokapena Gothenburgeko Unibertsitatearen DARE mapa digitalean

Haren kokapen zehatza ezezaguna da. Antoninoren Ibilbidean, non mansio moduan agertzen zen,[1] Zaragoza eta Leskarreren arteko bidean zegoen. Aditu batzuek uste dute egungo Gurrea de Gállegon zegoela, Sotón ibaiaren harana zelatatzen. Bertan erromatar zubi baten aztarnak daude[2]. Beste batzuek iparralderago, Ayerbe herriaren inguruan zegoela uste dute[3].

Kasu honetan, Bizkaiko Foruaren kasuan bezala, "forum" izenak, komertzio gune bat deskribatzen du, hau da, inguruko herrixka eta herrietako biztanleek eta kanpotarren sal-erosketak egiteko puntu bat.

Galiarrei buruzko toponimia Ebro erdiko ibarreko lau herriren izenetan ageri da. Horietako hiru Antoninoren ibilbidean aipatzen den Caesaraugusta -Beneharnum (Zaragaoza- Bearno) bidean zeuden, Ebroko ibarreko erdialdeko eremua eta Akitania lotzen zituena. Bide hori, K.a. I. mendearen amaieran dagoeneko erabili egiten zen, Gállego ibaiaren ibilbide bera egiten zuen hein handi batean. Bere izena, ziurrenik, Gallicus izenetik eratorria da, haren ibilbideari jarraituz, Galietara iritsi ahal zelako, ziurrenik. Mapan bide horretan agertzen diren bi mansio ibai honen ertzean eraiki ziren, Forum Gallorum eta Gallicum (segur aski Ayerbe eta San Mateo de Gállego). Forum Gallorumek, seguruenik, arrazoi komertzialengatik Galietatik etorritako jendearen izena zuen. Forum hitzaren erabileratik abiatuta interpretatu da hori, eta hemen, forum hitza merkatu gisa ulertu behar da[4] .

Itailako Forum Gallorum eta bertako bataila

Beste Forum Gallorum bat egon zen Italia iparraldean eta gudu batek herri horren izena hartu du: Froum Gallorumeko gudua. K.a. 43ko apirilaren 14an, herrixka horretatik hurbil, Marko Antonio eta Errepublikako legioen artean libratu zen, Cayo Vibio Pansa Caetronianus kontsularen agindupean, Aulo Hircioren laguntzarekin. Zesarren hilketaren ondoren eta Senatuaren eta Marko Antonioren artean boterearen eta gobernuaren auziak konpontzen saiatu ondoren, gatazka saihestezina bihurtu zen. Antoniok Cayo Vibio Pansa Caetronianusen armadarekin talka egin zuen Forum Gallorumen. Cayo Vibio Pansaren tropak garaituak izan ziren eta jenerala larri zauritu zen. Antonio armada garaituaren atzetik joan zen, baina Aulio Hirciok hura harrapatu eta Marko Antoniorentzat garaipena hondamendi bihurtu zen. M. Antonio, zalditeriarekin, kanpamendura joan zen ekimena eta borroka galdu ondoren[5].

Erreferentziak

  1. Tovar, Antonio. (1989). Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien. , 380-381 or..
  2. «Foro Gallorum - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  3. (Ingelesez) Keay, S. J.; Mathisen, R. W.; Sivan, H. S.. (2012-10-20). «Forum Gallorum: a Pleiades place resource» Pleiades: a gazetteer of past places (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  4. (Gaztelaniaz) Erice Lacabe, Romana. (2012). «La fíbula leontomorfa de Vera de Moncayo y el tipo 18b3 de Feugère» SALDVIE 11-12 Zk. 2011-2012 urteak: 127-133..
  5. «Forum Gallorum - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.