Foruen plaza (Tutera)
Foruen Plaza edo Plaza Berria Nafarroako Tutera udalerriko plaza bat da. 1687. eta 1691. urteen artean eraiki zuten, Erdi Aroko harresien kanpoaldean. Haren azpian Queiles ibaia igarotzen da. Zezenketak ere egin izan dituzte bertan, inguruko etxeetako marrazki batzuek erakusten dutenez. Halaber, plazako etxeetan Erriberako herrien ezkutuak eta familia noble batzuenak ageri dira. Enparantzan, Erlojuaren Etxea delakoa eta kioskoa daude kokatuta.
- Artikulu hau Tuterako plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Foruen plaza».
Foruen plaza | |
---|---|
Foruen plazaren ikuspegia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Tutera |
Koordenatuak | 42°03′42″N 1°36′20″W |
Arkitektura | |
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.