Forth eta Clyde arteko ubidea

Forth eta Clyde arteko ubidea (ingelesez: Forth and Clyde Canal, Eskoziako gaeleraz: Canàl Foirthe agus Cluaidh) Eskozia alderik alde zeharkatzen duen ubide artifizial bat da, Fortheko fiordoa eta Clydeko fiordoa lotzen dituena.

Forth eta Clyde arteko ubidea
Motaubide
Geografia
Map
Koordenatuak55°55′47″N 4°28′56″W
UTC orduaUTC±00:00
KokapenaGlasgow
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEkialdeko Dunbartonshire

Eskoziako Behe Lurretako zatirik estuena zeharkatzen du, 56 kilometro baino ez baititu.

Historia

1768an hasi ziren eraikitzen John Smeaton ingeniari ingelesaren diseinua jarraituz baina diru arazoen erruz 1790 arte ez zuten bukatu. Hasieran izan zuen arrakasta itzela izan zen. XIX. mendean ordea itsasontzi handiagoak eraiki ziren eta hauentzat estuegia zen. Bestalde trenbidearen zabalkundeak ere garrantzia kendu zion eta 1930. hamarkadarako ia ez zen erabiltzen.

1960an itxi egin zen, berau zeharkatzen zuten zubien mantenamendu kostua handiegia zela argudiatuta. Errepidea egiteko asmoa izan arren bertan behera gelditu zen egitasmoa. 2000 urtean ubideak berreskuratzeko Loteria Nazionala antolatu zen.

Ibilbidea

Ekialdetik (Forth) mendebaldera (Clyde) honako herri hauek zeharkatzen ditu ubideak:

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.