Forth Road zubi esekia
Forth Road zubi esekia (ingelesez: Forth Road Bridge) Eskoziako ekialdean dagoen Fortheko fiordoa zeharkatzen duen zubi bat da eskuman Forth Bridge trenarentzako zubia du. A mailako eraikina izendaturik dago. Zubiak Edinburgh hiriburua, Perth hiria eta Fife eskualdea elkarlotzen ditu.
Forth Road zubi esekia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Fife |
Koordenatuak | 56°00′06″N 3°24′15″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1964ko irailaren 4a |
Inaugurazioa | 1964ko irailaren 4a |
Izenaren jatorria | Fortheko fiordoa |
Arkitektura | |
Materiala(k) | altzairua |
Dimentsioak | 44 () m × 33 () m × 2.512 () m × 1.006 () m Zentro: 4.970 () cm Ertz: 4.600 () cm |
Gurutzatzen du | Forth ibaia |
Ondarea | |
LB49165 eta LB47778 | |
Webgune ofiziala | |
Historia
Mendeetan zehar txalupa bidez egiten zen Fortheko fiordoa zeharkatzea eta 1890an Forth Bridge trenbide zubia eraiki zen. Ibilgailuek ordea ez zuten zubirik eta 1940 eta 1950 hamarkadetan ferriek urtero 40.000 bidai egiten zituzten, 1'5 milioi bidaiari eta 800.000 ibilgailu eramanez.
1955 urtean zubi bat egiteko ideia aztertu zuten eta eraikuntza plana 1958an abiatu zuten. Europako altzairuzko zubi eseki luzeena egitea zuten helburu eta 1964an bukatu zuten. Elisabet II.a Erresuma Batukoak inauguratu zuen urte hartako irailaren 4an. 2008ko otsailaren 11tik aurrera doan da zubia zeharkatzea.
Iruditegia
- Zubiaren ikuspegia.
- Zubiaren ikuspegia.
- Errepidea.
- Forth Road (ezkerrean) eta Forth Bridge zubiak (eskuman).
- Detailea.