Fort National
Fort National Bretainiako Saint-Malo hirian dagoen gotorleku bat da. Hiriko harresietatik ehun bat metrotara dagoen uharte batean kokaturik dago.
Fort National | |
---|---|
![]() | |
![]() ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Barruti | Saint-Maloko barrutia |
Frantziako udalerri | Saint-Malo |
Ur-masa | Bay of Saint Malo (en) ![]() |
Koordenatuak | 48°39′17″N 2°01′24″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1689 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Sébastien Le Prestre de Vauban |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00090810 |
Webgune ofiziala | |
Izena
Fort Royal (Erregearen gotorlekua) izena izan zuen hasieran. 1789an Frantziako Iraultza gertatzean Fort d'Îlette or Républicain (Uhartetxo errepublikarreko gotorlekua) izena hartu zuen. Ondoren Fort Impérial (Enperadorearen gotorlekua) izena izan zuen eta gaur eguneko Fort National izena 1870an ezarri zitzaion.
Historia
Uhartean itsasargi bat egon zen aurretik eta Saint-Maloko jaunak exekuzioak ere egin izan zituen bertan. 1689 eta 1693 artean Luis XIV.a Frantziakoak aginduta gotorleku bat eraiki zuen Siméon Garangeau injeniariak. Vauban lerroaren parte bihurtu zen. Hiriaren babesa handitzea zuen helburu. 1848an harresiak inguratu zuen gotorlekuaren hiru-laurdena. 1906an Frantziako monumentu historikoa bihurtu zen baina 1927an jabe pribatu batek erosi zuen.
1944an aliatuen bonbaketek nabarmen kaltetu zuten Fort National eta Vaubanen diseinua jarraituz berreraiki zen.
Turismoa
Gaur egun toki turistikoa da. Itsasbehera dagoenean bakarrik irits daiteke bertara eta ekainaren 1etik irailaren 30era dago irekita.