Fort Knox

Fort Knox Ameriketako Estatu Batuetako Armadak Kentucky estatuan duen base militar bat da. Instalakuntzek, 44.000 hektareako hedadura hartzen dutenak, Bullit konderria, Hardin konderria eta Meade konderriaren zatiak hartzen dituzte. Gaur egun, instalakuntzek United States Army Armor School (blindatuetan instrukzio akademia) hartzen dute, Armadako zein Itsas Armadako tripulazioek erabilia euren M1 Abrams tankeetan entrenatzeko. Gainera, bere lurraldean George Patton Museo Orokorra dago, AEBetako Armadaren zalditeria eta blindatuen historia erakusten duena, George Pattonen karreraz gain.

U.S. Bullion Depository

Urre gordailua

1937. urtez geroztik, Fort Knoxen AEBetako eta hainbat herrialdeetako urre erreserbak sekulako segurtasun neurrien pean gordetzen dira.

Kanpo estekak

37.892809°N 85.974709°W / 37.892809; -85.974709
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.