Forsterita
Forsterita magnesioa duen olibinoaren disoluzio solidoaren bukaeran dagoen mineral silikatoduna da.
Forsterita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Nesosilikatoa |
Formula | Mg2SiO4 |
Dana sailkapena | 51.3.1.2 |
Nickel-Strunz sailkapena | 9.AC.05 |
Sistema kristalino | Ortorronbiko |
Talde espazial | space group Pbnm (en) |
Eponimoa | Adolarius Jacob Forster (en) |
Aurkikuntza-lekua | Mount Somma (en) |
Identifikazioa | |
Kolorea | Horitik berdera |
Esfoliazioa | {010}{100} |
Gogortasuna Mohs eskalan | 7 |
Distira | Bitreoa |
Errefrakzio indizea | α = 1.635 β = 1.651 γ = 1.670 |
Marra | zuria |
Forsteritak sistema ortorronbikoan kristaltzen du (Pbnm talde espazialean) eta bere gela parametroak a 4.75 Å, b 10.20 Å eta c Å 5.98 dira. Forsterita arroka igneoekin batera agertzen da eta meteorito burdintsu batzuetan ere aurkitu da. 2005ean Stardust frogan kometen hautsarekin itzuli zen sateliteak ere aurkitu zuen. Johann Forster naturalistaren omenez eman zitzaion izena. Gema forman agertzen denean peridota izena ematen zaio.
Forsteritak kuartzoarekin erreakzionatzen du eta enstatita izeneko ortopiroxenoa sortzen da honako erreakzioa dela medio:
Mg2SiO4 + SiO2 → 2MgSiO3.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.