Forssa
Forssa Hegoaldeko Finlandia probintziako herri eta munizipioa da, eta gaur egun 18.000 biztanle ditu gutxi gorabehera. Hiri txiki baino atsegina da, eta elurrak asko jotzen du bertan.
Forssa | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Forssan kaupunki | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea |
Finlandia Jatorrizko Tavastia eskualdea Forssa azpieskualdea | |
Alkatea | Tapani Venho | |
Sorrera | 1923 | |
| ||
Koordenatuak | 60°48′50″N 23°37′20″E | |
Azalera - Ur-azalera |
253,39 km² [1] 4,61 km² (%1,81) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak |
17.909 (2010.12.31) [2] 71,99 bizt/km² (2009) [3] % 97,2 (ofiziala) % 0,2 % 2,5 | |
Webgune ofiziala | (Alemanez) (Finlandieraz) (Ingelesez) (Suedieraz) |
Herriko Häme Unibertsitate Politeknikoa oso ezaguna da herrialde mailan eta Finlandia osotik ikasleak etortzen dira herrira bertara ikastera.
Historia
Herriaren historia 1847. urtean hasten da Axel Wilhelm Wahren suediarrak ehun-fabrika bat eraiki zuenean Kuhalankoski ur-jauziaren ondoan. Bertara hainbat langile bizitzera joan ziren, eta gutxinaka bertan hospitaleak, liburutegiak, dendak eta eskolak eraikitzen hasi ziren. Ehun-lantegiak arrasto handia utzi zuen Forssako biztanlerian, eta gaur egun, beharrezkoak ziren konpondu batzuk eman ondoren, elkargune kulturala bihurtu da herrian lantegia.
Forssa herria ehun industriaren inguruan eraikia izan zen, eta gaur egun bertako biztanleriaren %75ak industrian lan egiten du eta Finlandia osoan berotegi-efektuaren aurkako ekintzetan aurreratuenak dira.
Hiri senidetuak
Erreferentziak
- Maanmittauslaitos
- Väestorekisterikeskus 2010.12.31
- Väestorekisterikeskus 2009
Argazki gehiago
- Forssako eliza.
- Unibertsitate politeknikoa.
- Unibertsitate politeknikoko sarrera.