Fornelosko gudua
Fornelosko gudua Fornelos de Montes 968ko martxoaren 29an izandako gudua izan zen. Louro ibaitik gertu, Gunrødek zuzendutako oste bikingoek eta Iria Flaviako apezpikua zen Sisnando Menendez zuzendutako galiziarrek borrokatu zuten.[1] Normandiarrek hamarkadetan zehar arpilatzen zituzten Galiziako kostaldeak eta garai haietan Rias Baixas eskualdean lehorreratu ziren.[2]
Fornelosko gudua | |||
---|---|---|---|
Bikingoak Iberiar penintsulan | |||
Data | 968ko martxoaren 29a | ||
Lekua | Fornelos de Montes | ||
Koordenatuak | 42°20′00″N 8°27′00″W | ||
Emaitza | Bikingoen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Cronicon Irienseren arabera, Gunrødek ehun drakkar eta zortzi mila gudari zituen[3] Jakobsland (Jakueren lurraldea) arpilatzeko.[3] Sisnando II.ak bere armada antolatu zuen eta baita bildu ere, baina, borroka hastean ezin izan zuten normandiarren erasoari eutsi. Gezi batek gotzaina hil zuen[4] eta galiziar osteek itsumustuan hanka egin zuten.
Erreferentziak
- Morales Romero, Eduardo. (1997). Os vikingos en Galicia. Coruña ISBN 9788481216615..
- Velasco, Manuel. (2005). Breve historia de los vikingos. Ediciones Nowtilus, 175 or. ISBN 84-9763-198-6..
- (Gaztelaniaz) Murguía, Manuel. (1907). «La isla de Cortegada» Boletín de la Real Academia Gallega (Real Academia Galega) (14): 32-33..
- (Gaztelaniaz) Sancho, envenenado en Portugal. .
Kanpo estekak
Artikulu hau Galiziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.