Forma Urbis

Forma Urbis Romae edo Forma Urbis Severiana Erromaren haitzurdinezko mapa bat da, 203 eta 211 artean egina Septimio Severoren agintealdian.

Ponpeioren Antzokiaren kabea isladatzen den Forma Urbisaren zatia

Deskribapena

Jatorrian, bere tamaina, 60x13,50 metrokoa zen, Bakearen Tenpluaren harresi batean jarriak izan ziren haitzurdinezko 150 plakatan zizelkatua izan zelarik. Planoaren eskala, gutxi gora-behera, 1:240koa da, iparraldea beherantz duelarik, xehetasun maila handiarekin, III. mendeko Erromako tenplu, terma, insulae eta beste eraikin batzuen solairuak erakutsiz. Eraikinetako askok, euren izena grabatua ere badaramate, mapa, dokumentu bikain bat bihurtuz.

Planoa, baina, Erdi Aroan zehar suntsitzen joan zen, haitzurdinezko plakak, eraikuntza material bezala edo karea egiteko berrerabiliak izan zirelarik, eta, ondorioz, gaur egun, maparen zati txikiak baino ez dira mantentzen, behinola izan zenaren % 10 inguru, 1562tik, toki hartatik berreskuratuak izan diren 1000 puska baino gehiagotan hautsia. Urte horretan, Giovanni Antonio Dosio izeneko eskultore batek, Forma Urbisaren txatalen batzuk aurkitu zituen, Kosme eta Damian santuen Elizatik gertu.

Aurkitutako Forma Urbisaren txatalak, Kapitolioko Museoetako Kontserbadoreen Jauregian daude. Zoritxarrez, kontserbatutako 1000 txatal baino gehiago horietatik, dagokien tokian, 160 baino gutxiago jarri ahal izan dira. 1999tik, Stanford Unibertsitateak, kontserbatutako txatal guztiekin datu base bat sortu du, ataletako batzuk, teknika informatiko ezberdinen bitartez euren jatorrizko tokian jartzeko asmoz. Laguntza bezala, zenbaitatu gehigarri dituzte, ertzen forma, haitzurdinaren kolorea, harrien berezitasunak eta plaka horiek itsatsita zeuden hormetako zuloak.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.