Forma-aldaketa
Mitologian, folklorean eta fikzio espekulatiboan, forma da bere burua fisikoki eraldatzeko gaitasuna duen gizakia edo izaki mitikoa, berez gizatiarra ez den gaitasun baten bidez, jainkozko esku-hartzearen bidez, deabruzko manipulazioaren bidez, sorginkerien bidez, aztikerien bidez edo gaitasun hori berez duelako. Deformazioaren ideia totemismo- eta xamanismo formarik zaharrenetan dago, baita literatura zaharrenean eta poema epikoetan edo mitologian ere, hala nola Gilgameshen epikan eta Iliadan. Kontzeptuak literatura tresna komuna izaten jarraitzen du fantasia modernoan, haur-literaturan eta herri-kulturan.
Folklorea eta mitologia
Folklorean sortu diren izakiak gizotsoak eta banpiroak (gehienak jatorri europarrekoak, kanadarrekoak eta amerikar/estatubatuar goiztiarrekoak), Ekialdeko Asiako huli jing-a (kitsune japoniarra eta kumiho korearra barne), eta askotariko jainko, jainkosa eta deabruak, halka nola, eskandinaviar mitologiko Loki jainkoa eta Greziar mitologia klasikoko Proteo.
Gizaki batek otso gris baten forma hartzearen fenomenoari likantropia deritzo, eta aldaketa hori jasaten duten izaki horiei likantropo esaten zaie. Teriantropia termino orokorragoa da, eta gizakia edozein motako animali bihurtzen denena erabiltzen da. Jainko eta jainkosak animali eta landare bihurtzea ohikoa zen Kristautasun aurreko sinemenetan. Forma-aldaketarako beste termino batzuk greziar jatorria duen metamorfosia hitza, navajo kulturan erabiltzen den azal-ibiltaria dira.
Aldaketa mota hauen inguruan dagoen ideia nagusiaren arabera, gizaki bat gauza bihurtzen da, baina animaliei buruzko istorio asko daude, beren burua eralda dezaketela kontatzen dutenak.
Greko-erromatarra
Literatura klasikoko forma-aldaketen adibideak dira Ovidioren Metamorfosiak, Circek Ulisesen eskifaia zerri bihurtzea dituenean Odisean, eta Apuleioren Lucius asto bihurtzen duenean Urrezko astoa ipuin luzean. Proteo bere forma alda zezakeen; Menelaok bai Aristeok irabazi nahi zuten harengandik informazioa lortzeko, Proteok, ihes egiteko forma asko hartu zituen galdu arte. Nereok Hesperideen sagarrak non aurkitu esan zion Heraklesi arrazoi beragatik.
Metis titana, Zeusen lehen emaztea eta Atenea jainkosaren ama, bere itxura nahi haina aldatzeko gai zela uste zuten antzinako greziarrek. Istorio batean, hain harro zegoen, non bere senarrak, Zeusek, euli bihurtzeko engainatu zuen. Orduan irentsi egin zuen, Zeusek eta Metisek Zeus bera baino boteretsuagoa izango zen seme bat izango zuten beldur zelako. Metis, ordea, haurdun zegoen jada. Bere buruaren barruan bizirik egon zen eta bere alabarentzat armadurak egin zituen. Bere metalgintzaren kolpeak buruko mina eragin zion Zeusi, eta, beraz, Hefestok aizkora batekin burua ireki zion. Atenea aitaren burutik irten zen, guztiz heldua eta gudu-armaduraz.
Greziako jainkoek eraldaketa zigor moduan erabil zezaketen bitartean, hala nola, Medusa, Atenaren tenpluan Poseidonekin sexu harremanak izateagatik munstro bihurtu zen (Ovidioren bertsioan bortxatua). Baina are maizago, erabiltzen zuten gaitasun hori euren amodiozkoak abenturetarako. Zeus behin eta berriz eraldatu zen hilkorrengana hurbiltzeko gizaki hauengana:[1]
- Danae urrezko zaparrada gisa
- Europa zezen gisa
- Leda, beltxarga bezala
- Ganimedes, arrano gisa
- Alkmena bere senarra Anfitrion gisa
- Hera kuku bat bezala
- Leto galeperrak bezala
- Semele artzain hilkor gisa
- Io, hodei gisa
- Nemesis (ordainaren jainkosa) antzara bihurtu zen Zeusen erasoengandik ihes egiteko, baina Zeus beltxarga bihurtu zen. Gerora Troiako Helena jaio zen Nemesisek errun zuen arrautzatik.
Mitologia zelta
Galeseko mitologian forma-aldaketak oso ohikoak dira.
Arawnek bere forma berdina eman zion zuen Pwyll -i, eta Arawn Pwyll bihurtu zen, urte eta egun batez bata bestearen lekuan egon ahal izateko.
Llwyd ap Cil Coed-ek bere emaztea eta laguntzaileak sagu bihurtu zituen uzta bati eraso zezaten norbaitengandik mendekatzeko; bere emaztea harrapatzen dutenean, bere burua hiru elizgizon bihurtu zuen segidan erreskatea ordaintzen saiatzeko.
Math fab Mathonwy eta Gwydion -ek loreak Blodeuwedd izeneko emakume bilakatzen dituzte.geroago, Blodeuweddek Lleu Llaw Gyffes senarra traizionatzen duenean, arrano bihurtuta, berriro eraldatzen dute hontza itxura har dezan.
Gilfaethwyek Goewin bortxatu zuen, Math fab Mathonwyren babespeko neska, Gilfaethwyen anaia Gwydionen laguntzarekin. Biak animali bihurtu zituen Mathek, urtebetez. Gwydion orein-eme, urdanga eta otso bihurtu zituen, eta Gilfaethwy orein-eme, basurde eta otseme. Urtero, ume bana izan zuten. Mathek hiru animalia gazteak mutiko bihurtu zituen.
Euskal Herriko folklorea eta mitologian
Euskal mitologian edo ipuinetan, Mari ireluak hainbat animali forma har dezake gizakien aurrean aurkezteko: sua, saia, behia, suzko bola, aker, txahal, behor...
Elezahar horietan ere, sorginak euren itxura alda dezakete. Askotan katu gisa agertzen dira. Batzuetan euli bilakatzen dira logelatan sartzeko hanketako odola zurrupatzeko, ukuiluetan behien odola xurgatzeko edo ardo biltegietan ardoa edateko.Beste forma batzuk ere hartzen ikusten ditugu ipuinetan: zakur, inurri, zaldi, asto, idi, aker, sai edo zerri. Usu gorputzeko zati bat falta zaie.[2]
Zineman
Zineman gehien ageri izan den itxura-aldatzailea, gizotsoa izan da. Badirudi 1913an, gaur egun galduta dagoen gizotsoari buruzko lehen filma egin zela, The Werewolf, Universal Pictures-en eskutik eta emakume-otso baten historia kontatzen zuena. 1923an, Frantzian Le loup-garou errodatu zen, eta Alemanian eta Txekoslovakian, Der Schwartze Mann 1932an.
Baina 1941ko The Wolf Man, generoaren pelikularik garrantzitsuenetariko da. Bertan Lon Chaney Jr. aktoreak Jack Pierce-en makillajeaz transformatzen zen, eta geroko pelikulen prototipoa definitu zuen, hurrengo urteetan, gizotsori buruzko pelikula asko egin baitziren.
Efektu berezien garpenak eragin handia izan zuten honelako filmetan eta 80. hamarkadan beste pelikula garrantzitsu batzuk ekoiztu ziren, besteak beste, John Landisek zuzendu zuen An American Werewolf in London eta Joe Danteren The Howling.
Telebistako serieetan ere agertu izan da, nahiz eta ez duen izan beste munstro batzuen arrakasta.[3]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Megas, Georgias A. (Ed). (1970). Folktales of Greece,. University of Chicago Press ISBN 978-0226517865..
- (Gaztelaniaz) Adalid Rodríguez, Rafael José. (2020). «Entre la sorgin y la meiga. Relaciones y paralelismos culturales» Eusko Folklore urtekaria 54 (2019-2020): 121-136..
- (Gaztelaniaz) JIMÉNEZ (@vinetabocadillo), JESÚS. (2021-03-24). «Hombres lobo: 80 años aullando a la luz del cine» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-24).