Ford giltza

Ford giltza giltza erregulagarri mota bat da, XVIII. mendeko giltza erregulagarri ingelesen aldaera estatubatuar bat. XIX eta XX. mendeetan oso erabilia izan zen, baina gaur egun oso gutxitan erabiltzen da lanbide mekanikoetan, giltza zabalgarriek ordeztu baitute.

Eskuz forjatutako Ford giltza.

Aho lehunak ditu eta haridun azkoin baten bidez erregulatzen da.

Izena A modeluko Ford autotik datorkio, haietako auto guztiek baitzuten beren erraminta kutxan mota horretako giltza bat.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.