Ford Madox Brown

Ford Madox Brown (Calais, 1821eko apirilaren 16aLondres, 1893ko urriaren 6a) britainiar margolaria izan zen.

Ford Madox Brown

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFord Maddox Brown
JaiotzaCalais, 1821eko apirilaren 16a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaLondres, 1893ko urriaren 6a (72 urte)
Hobiratze lekuaSt Pancras and Islington Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Emma Hill
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta diseinatzailea
Lan nabarmenak
MugimenduaPrerrafaelismoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada

Find a Grave: 6871244 Edit the value on Wikidata

Anaidi prerrafaelistaren sortzaileetakoa, zentzu hertsian, izan ez bazen ere, antzinako margolariekiko interes handia izan zuenez, eta klasizismo akademikoaren kontrako sutsua zenez, higikunde honetako kidetzat hartu ohi da. Bere obraren ezaugarri nagusiak xehetasunak zehatz-mehatz adierazteko joera eta teknika trebea dira.

Brownek bidaia asko egin zuen, eta Europan zehar egin zituen pinturako ikasketak, Flandrian eta Erroman, besteak beste. Obra aipagarrienak Wycliffe John Gaunti Bibliaren bere itzulpena irakurtzen (Wycliffe Reading His Translation of the Bible to John Gaunt, 1848, Bradfrodeko hiriko arte galeria) konposizio orekatu eta barekoa, eta Azken begirada Ingalaterrari (The Last of England, 1852-1853, Birminghamgo hiriko museoa eta arte galeria) Ingalaterrako emigrazioari buruzko margolan biribila.

Iruditegia

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ford Madox Brown Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.