Ford Focus

Ford Focus C segmentuko turismo autoa da.

Ford Focus
EkoizleaFord Motor Company
MarkaFord
Ekoizpen urteak1998–egun
AurrekariaFord Laser (en) Itzuli, Ford Escort Europe (en) Itzuli eta Ford Escort North America (en) Itzuli
SegmentuaFamiliarra
KonfigurazioaFF

1998tik, Ford Motor Company-k Ford Focus ekoizten du, eta ia mundu guztian saltzen du. 1998an Europan saltzen hasi zen eta 2000an Ipar Amerikan. Erresuma Batuan Ford Focus autoa gehien saldu zen autoa bihurtu zen 2000tik gaur arte. 2005an Ford-ek Focus-en bigarren belaunaldiari ekin zion. 2001 eta 2002. urteetan Ford Focus gehien saldu zen autoa izan zen.

Ford Escort eta Ford Laser, Focus-aren aurrekoak izan ziren, eta denek zehar aurreko zeharkako motorra (motor transbertsala) daukate, baita aurreko trakzioa ere. Focus-ak hatchback karrozeriadun (hiru eta bost ateko autoak) ditu, sedan (bi eta lau atekoak), familiarra (bost atekoa) eta kabriolet (bi atekoa) modeloak ditu. Ford C-Max monobolumen autoa da, Focus-en bigarren belaunaldian oinarrituta dago.

Lehenengo belaunaldia (1998–2004)

Garapen garaian, CW 170 deitu zen, eta “Ford Fusión” bezala ezagutu zen denbora gutxian, jatorrizko Focus- ek behin betiko izena Ghia karroza-egile prototipotik hartu zuen eta 1991. urtean, Ginebran, automobil-erakusketan agertu zen.

Focus-en diseinuko elementu batzuk, adibidez atzeko argi altuak, Ford autoen aurreko prototipoetan ikusi ziren. Focus-ak “New Edge” diseinuko era segitu zuen. 1996.urtean Ford Ka estreinatu zen eta 1998. urtean Ford Cougar estreinatu zen, auto honek publikoan eta prentsan muturreko erreakzioak sortu zituen. Autoen barrualdeko diseinua erradikala zen, kurba asko eta linea zabalak nabarmentzen ziren.

Focus-en lehenengo belaunaldiari, bostetik lau izar eman zioten helduak babesteko “EuroNCAP” istripu-probetan. Australian, Ford Focus 2002-2004 “Used Card Safety Ratings 2006” an ebaluatu egin zuten eta bidaiarientzako“tarteko” babes maila lortu zuen. Alemanian, Mexikon, Espainian, Filipinetan, Argentinan, Hego Afrikan,Txinan, Taiwanen, Errusian eta Venezuelan Focus I ekoiztu da.

Kirol-bertsioak

Jari-Matti Latvala, bere Ford Focus RS WRC 09-an, 2010eko Finlandiako Rally-an.

ST170

2002.urtean SVT modeloa kaleratu zen, ondoren, Europako ST170 modelo berezia eta Focus SVT Ipar Amerikako modeloa berdinak ziren.

RS

2002. urtean Ford-ek ST170 bertsioa baino kirol-bertsio erradikalago egitea erabaki zuen, hau da, motorren Duratec 2.0 litro turbokonpresorea bertsioa erabilita, baina sarrera aldakorreko sistema erabili gabe, RS-a 212 ZP gutxien ematen zuena. 2004. urtean RS bertsioa egiteari utzi zioten.

Bigarren belaunaldia (2004-2009)

2004. urte erdirantz Beijing-eko automobil-erakusketan, Focus-en bigarren belaunaldiko prototipoaren aurkezpena egin zen, baina Parisko 2004ko automobil-erakusketan kaleratu zen. Erakusketa berean “Focus Vignale Concept “ prototipoaren aurkezpena egin zen ere. Modelo hau, 2006. urteko urrian kaleratu zen, “Focus Coupé-Cabriolet” izenarekin. Focus II Focus I baino handiagoa, luzeagoa eta zabalagoa da. Bigarren belaunaldian “New Edge” diseinu eguneratua hartu zuen, Mondeo III eta Fiesta modeloek egin zuten bezala. Focus II Espainian, Alemanian, Hego- Afrikan eta Argentinan ekoizten da. Focus II-en bigarrengo belaunaldiari bostetik bost izar eman zioten helduak babesteko “EuroNCAP” istripu-probetan.

Hirugarren belaunaldia

Focus-en hirugarren belaunaldia, Ginebran, 2010eko automobil-erakusketan aurkeztu zuten. Europan, 2010.urte azkeneko hileetan kalean saltzen hasi zen, eta 2011. urte hasieran Estatu Batuetan saltzen hasiko dira.

Ford Focus WRC kirol bertsioa

Focus WRC–ek 1998ko denboraldian lehen aldiz, Munduko Rally-txapelketan parte hartu zuen, eta denboraldi hartan lehiaketa bi irabazi zituen. Ordutik Focus WRC gidariak , besteak beste, Colin McRae, Carlos Sainz, Markko Märtin eta Marcus Grönholm izan dira.

2006. eta 2007. urteetan Ford talde ofiziala taldeko irabazlea izan zen. Gaur egun, Ford-ek lehiaketetan oraindik auto hau erabiltzen du.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.