For Whom the Bell Tolls (filma)
For Whom the Bell Tolls (euskaraz "Norengatik jotzen du kanpaiak?") gerra film epikoa da, Sam Wood estatubatuar zinemagileak 1943an zuzendu zuena. Ernest Hemingway idazlearen For Whom the Bell Tolls eleberrian oinarritua dago. Gary Cooper, Ingrid Bergman, Katina Paxinou eta Akim Tamiroff izan ziren aktore nagusiak.
For Whom the Bell Tolls (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1942 |
Izenburua | For Whom the Bell Tolls |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma, film erromantikoa, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 170 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa eta koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | For Whom the Bell Tolls |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sam Wood |
Gidoigilea(k) | Dudley Nichols |
Antzezlea(k) | |
Gary Cooper Ingrid Bergman Akim Tamiroff Katina Paxinou Fortunio Bonanova (en) Vladimir Sokoloff (en) Victor Varconi (en) Joseph Calleia Frank Puglia Eduardo Ciannelli Harry Cording George Coulouris Yvonne De Carlo William Edmunds Mikhail Rasumny Duncan Renaldo Alberto Morin Arturo de Córdova Feodor Chaliapin Jean Del Val Konstantin Shayne Michael Visaroff (en) Pedro de Cordoba Alexander Granach John Mylong Soledad Jiménez (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sam Wood |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | John F. Link Sr. (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | William Cameron Menzies |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Victor Young |
Argazki-zuzendaria | Ray Rennahan |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
Argumentu nagusia | Espainiako Gerra Zibila |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 16th Academy Awards (en) Academy Award for Best Cinematography, Color (en) 16th Academy Awards (en) Ray Rennahan Muntatze onenaren Oscar Saria 16th Academy Awards (en) Sherman Todd (en) , John F. Link Sr. (en) Academy Award for Best Art Direction, Color (en) 16th Academy Awards (en) Hans Dreier (en) , Haldane Douglas (en) , Bertram C. Granger (en) Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 16th Academy Awards (en) Ingrid Bergman Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 16th Academy Awards (en) Akim Tamiroff Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 16th Academy Awards (en) Gary Cooper Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 16th Academy Awards (en) Katina Paxinou Academy Award for Best Original Dramatic or Comedy Score (en) 16th Academy Awards (en) Victor Young |
Zortzi Oscar sarietarako izendapenak jaso zituen, eta bat irabazi: emakumezko bigarren aktore onenarena (Katina Paxinou).
Argumentua
Robert Jordan (Gary Cooper), ezizenez “ingelesa”, Espainiako Gerra Zibilean errepublikarren alde Lincoln brigadarekin batera borrokan dabilen eta erakusketetan aditua den estatubatuarra da. Gudaroste frankistarentzat berebiziko garrantzia duen zubi bat suntsitzeko ardura eman berri diote. Eginkizun horretan borrokari talde bat izanen du laguntzaile, haien artean Maria (Ingrid Bergman) neska gazte idealista eta xaloa, Pilar (Katina Paxinou) izaera sendoko emakumea eta haren senar Pablo (Akim Tamiroff).
Gerra ekintza horrekin batera, filmeko protagonista nagusiak diren Roberten eta Mariaren arteko maitasun istorioa jazoko da.
Aktoreak
- Gary Cooper: Robert Jordan, "ingelesa"
- Ingrid Bergman: Maria
- Akim Tamiroff: Pablo
- Arturo de Córdova (kredituetan Arturo de Cordova gisa): Agustin
- Vladimir Sokoloff: Anselmo
- Mikhail Rasumny: Rafael
- Fortunio Bonanova: Fernando
- Katína Paxinoú: Pilar
- Joseph Calleia: "Gorra"
- Victor Varconi: Primitivo
- Pedro de Cordoba: Miranda kolonela
- George Coulouris: André Massart
- Frank Puglia: Gomez kapitaina
- Lilo Yarson: Joaquin
Kredituetan agertzen ez diren beste aktore batzuk :
- Yvonne De Carlo: kafetegiko neska
- Alberto Morin: 2. soldadua
- Konstantin Shayne: Karkov
- Michael Visaroff: ofiziala