Foo Fighters
Foo Fighters 1995ean Dave Grohlek —Nirvana eta Scream taldeetako bateria-jole ohiak— Seattlen sortu zuen estatubatuar jatorriko rock musika taldea da.
Foo Fighters | |
---|---|
Foo Fighters kontzertuan 2007an. | |
Datuak | |
Jatorria | Seattle, Washington |
Musika mota | Rock alternatibo, post-grunge |
Urteak | 1995-gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | RCA, Capitol |
Taldekideak | |
Dave Grohl Nate Mendel Taylor Hawkins Chris Shiflett | |
Lehengo taldekideak | |
William Goldsmith Pat Smear Franz Stahl | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
http://www.foofighters.com/ | |
Errekonozimendu ugari jaso eta arrakasta izan dute mundu osoan: Big Me, This is a Call, Everlong, Monkey Wrench, Learn to Fly, Wheels, All My Life, Times Like These, Best of You, D.O.A., No Way Back, Rope, Walk edo The Pretender. Azken honek, 2007ko irailaren 1ean, lehen postua lortu zuen Hot Modern Rock Tracks zerrendan eta hantxe mantendu zen ondorengo 18 asteetan.
Hasierako urteak (1994-1995)
Taldearen historia Nirvana talde grunge eta ezezagunak Scream taldeko kide izandako Dave Grohl hartu zuenean hasi zen idazten. Grohl Nirvanan, Nevermind arrakastatsua etorri zen eta banda munduko zerrendetako postu garaienetan kokatu zen. Alde onak bazituen alde txarrak ere eta Kurt Cobain, taldeko liderra, depresioan eta drogatan erori zen, 1994ko apirilaren 5ean heriotzera eramango zuelarik. Nirvanako kide izan zen bitartean, Davek hainbat abesti idatzi zuen, baina ez zuen bere lana bandaren bide berean ikusten eta, horietako batzuk, ezezagunak ziren bere kideentzat. Horiekin osatu zuen Grohlek Pocketwatch demoa, Late! ezizena hartu zuelarik. 100 bat zinta editatu zituen eta, saltzeko asmorik gabe, bere adiskideen artean banatu.
Foo Fighters (1995-1997)
Kurt Cobain hil zenean eta Nirvana desagertu, Grohlek aurrera egin zuen bere ibilbide musikalean. Abesti gehiago idatzi zuen eta Foo Fighters ezizena hartu zuen, Dave gertakari paranormalen zale baitzen. II. Mundu Gerra garaian, izen hori ematen zieten pilotu aliatuek Objektu Hegalari Ezezagunei (OHE).
Laguna zuen Greg Dulliren (Afghan Whigs) gitarra-jotzailearen laguntza izan ezik, berak bakarrik grabatu zituen instrumentu guztiak abesti guztietan.[1] Aurrekoan bezalaxe, zintan editatu zuen eta lagunartean banatu zuen berriro ere, baina arrakasta handia hartzen hasi zen, This is a Call abestiarekin, batez ere, eta bandarako kide bila hasi zen, bere zigilu propioa sortu zuelarik: Roswell Records.
Horrela jaio zen Foo Fighters taldea. 2009an, Dave Grohl VH1 Storytellers programan zera esan zuen: Foo Fighters izena jendearen buruetan erraz geratzeko hartu omen zuen, baina etorriko zitzaion arrakasta izango zuela jakin izan balu, taldeari ez omen ziokeen izen hori jarriko.
The Colour and the Shape (1997-1999)
Bandak izandako arrakasta itzelarekin, AEBetan eta Europako hainbat hiritan izan ziren biran. Urte pare bateko biraren ondoren, 1997an, bigarren albuma etorri zen, The Colour And The Shape, Monkey Wrench, My Hero, Hey, Johnny Park! edo Everlong abesti arrakastatsuez osatuta.
Grabatzen ari ziren bitartean, Doll eta Up in Arms abestietarako bakarrik deitu zioten William Goldsmith bateriari eta honek haserreak ekarri zituen, azkenean, taldea utziko zuelarik. Beste iturri batzuen arabera, Gil Norton ekoizlea eta Goldsmith mokoka zebiltzaten eta horregatik atera zen hau bandatik, Grohlek geratzen zien abestiak grabatu behar izan zuelarik.[1] Kritikak sutsu txalotu zuen diska eta 90eko hamarkadako hoberenetarikoa zela esan zuen.
Bateriaren lekua hartuko zuen kide baten bila, Grohlek Taylor Hawkinsi deitu zion. Davek ea Goldsmithen lekua beteko lukeen bateriaren bat ezagutzen ote zuen galdetu zion Alanis Morissetten bandako kide ohiari eta, Hawkinsek bere burua eskaini zion. Une berean, Pat Smear gitarrak ere, birarekin neka-neka eginda, taldea utzi zuen eta Davek Screameko kide ohia zuen Franz Stahl hartu zuen haren ordez, baina, hurrengo diska grabatu baino lehen, Franzek ere taldea utzi egingo zuen.
There Is Nothing Left to Lose (1999-2002)
1999an, Grohlek berak etena egiteko beharra sentitu zuen eta Virginiara itzuli zen. Hilabete pare batean, etxeko sotoa grabazio estudioa zen eta hantxe hasi ziren hirugarren albuma izango zena egiten, There is Nothing Left to Lose. Aurreko diskak baino melodikogoa izan zen eta hurrengoak izan ziren osagaietako batzuk: Breakout (Me, Myself & Irene bandaren soinu bandan joango zena gerora), Next Year (Ed telebista seriearen soinu bandan), Generator, Stacked Actors edo Learn to Fly (lehena Billboard zerrendan).
Stahl irten eta gero, bandak gitarra asko probatu zituen, No Use for a Name eta Me First and the Gimme Gimmes taldeetako kide izandako Chris Shiflett aurkitu zuen arte. Hala ere, banda albuma bukatzen ari zen eta ez da kredituetan agertzen.
Urte hartan bertan, Foo Fighters Queen bandarekin harremanetan jarri zen eta, Foo Fightersek Pink Floydren Have a Cigar tema egin zuenean Mission: Impossible II filmerako, Brian May elkarlanean aritu zen haiekin.
2001eko martxoan Queen Rock and Roll Hall of Famera joan zenean, Grohl eta Hawkins gonbidatu zituzten Tie your Mother Down jotzeko. Ez zen aukera bakarra izan, VH1 Rock Honors eta Londresko Hyde Parken ere elkarrekin izan baitziren.
Alive & Well erakundea
2000n, bandak Alive & Well babesten zuela adierazi zuen, HIESaren eragilea inmunoeskasiaren birus denik sinesten ez duen estatubatuar erakundea. Birusa detektatzeko kontrolen baliogarritasuna ere kuestionatzen dute eta ez dute gaixotasunaren eragileak geraraziko duten botiketan sinesten. Nate Mendel baxuak erakutsi zien Christine Maggioreren liburua bandako kideei eta, urte berean, erakundearen mesedetan joko zuten.[2]
One by One (2002-2005)
2001eko bukaera aldera, Virginian ziren berriro, gitarra berriarekin batera, diska berria ateratzeko lanetan, baina Grohlek ez zuen nahi zuen maila lortzen eta saioak bertan behera geratu ziren.
Bitartean, Queens of the Stone Age taldearen Songs for the Deaf diskorako bateriak grabatu zituen eta biran ibili zen haiekin 2002an.
Shifflet ere bere proiektu propioan aritu zen lanean, Jackson (gaur Jackson United) izeneko punk taldean.
Indarrak berrituta, taldea estudiora itzuli zen eta bi aste besterik ez zituen behar izan Queens of the Stone Age garaia baino lehen prestaturik zuen One by One lana grabatzeko. All My Life, Low, Overdrive, Comeback, Have it All edo Times Like These abestiak joan ziren hartan eta egin zuten bideoak kritika gogorrak jasao zituen, Grohl eta Jack Black agertzen baitziren hartan mozkor-mozkor eta postura lizunetan. Hala ere, diska honek finkatu zituen egungo rock alternatiboaren proposamenen artean eta bira berri bat etorri zen, munduan zehar.
Politika eta polemika
Taldea ez da, normalean, politika gaietan sartzen, baina, 2004an, Grohlek John Kerryren alde egin zuen AEBetako presidentziarako hautagai eta kontzertu batzuk eman zituzten kanpaina garaian.
Dave Grohlen disgusturako, George W. Bush aurkariak ere taldearen abesti pare bat erabili zuen bere kanpainan, Times like These eta My Hero eta bandaren jarraitzale sustsua zela deklaratu zuen. Horrek inspiratuko zion In Your Honor lana.
In your Honor (2005-2007)
2004an, Los Angelesera joan ziren bizitzera eta estudio handi bat eraiki zuten, Studio 606 West, baina taldeak bere soinuaren berregituraketa sakona behar zuen, beste album bat atera baino lehen. Horrela iritsi ziren rock kanta indartsuz osatutako album batera, beste bat, akustikoez osatua. 2005eko ekainaren 14an atera zen In Your Honor.
Dave Grohl ez zen gustura geratu One by One lanarekin eta kontu gehiago jarri zuen hor. Hemen bere hitzak:
« | Hemendik 20 urtera seme batek aitari galdetuko balio: Ezagutzen al duzu Foo Fighters taldea? Zein disko aipatuko zenuke?; Ezbairik gabe, In Your Honor izango litzateke [3] | » |
Albuma disko bikoitza da. Lehenengo diskoan heavy metalaren eragina nabaria da, batez ere, Free Me bezalako abestietan; gainontzekoak hard rock parametroetan mantentzen dira eta No Way Back, Best of You, End Over End edo D.O.A. aipagarrienak dira.
Bigarren diskoan, rock alternatiboaren eragina nabarmentzen da. Formato akustikoan, aurrekoa baino lasaigarriagoa egin zuten eta Grohlen ahots trobadorearena balitz bezala entzuten da. Miracle, Over and Out, Friend of a Friend edo Norah Jonesekin egin zuen Virginia Moon kanta aipagarrienak dira.
Skin and Bones
2006an, taldeak Skin And Bones atera zuen CD eta DVD formatuetan, abesti ezagunenen zuzeneko bertsioekin eta taldekide ohi Pat Smearren laguntza ere izan zuten. 2006ko abuztuan grabatu zituzten 15 abestiak Los Angeleseko Pantages Theaterren.
Live Earth
2007ko uztailean, Londresen izan ziren Live Earth jaialdian, eta gosetea, pobrezia eta berotze globalaren aurka egin nahi zuten, beste artista askorekin batera. Madonna, Red Hot Chili Peppers, The Black Eyed Peas, Beastie Boys, Metallica, John Legend, David Gray, Snow Patrol, Terra Naomi, Spinal Tap, SOS All Stars, Razorlight, Paolo Nutini, M People, Keane, Kasabian, James Blunt, Geri Halliwell, Genesis, Duran Duran, Damien Rice, Corinne Bailey Rae, Chris Rock, Bloc Party eta The Pussycat Dolls. All My Life, My Hero, Times Like These, Best of You eta Everlong jo zuten eta, askoren ustez, haien kontzerturik onenetakoa izan zen. 70.000 ikusleren aurrean, taldeak arrakasta izugarria izan zuen eta kritikak oso ondo hartu zuen lan hura.[4]
Echoes, Silence, Patience & Grace (2007)
2007ko irailaen 25ean, Foo Fightersen disko berria atera zen: Echoes, Silence, Patience & Grace. The Colour and the Shape diskoaren ekoizle bera izan zuten eta The Pretender singlearekin batera aurkeztu zuten. Albuma editatu baino hilabete lehenago, arrakasta itzela izaten ari zen.
Albumean 12 abesti sartu zituzten eta Kaki King gitarra ere haiekin izan zuten The Ballad of the Beaconsfield Miners abestian —meatzariak harrapatuta geratu ziren Australiako meategi batean eta Foo Fightersen musika zuen MP3a eskatu zuten—. Orain arte Grohlek berak egiten bazituen ere, oraingo honetan, Taylor Hawkinsek egin zituen koroak. Abestietako batek, Let It Die, Kurt Cobain eta Courtney Loven arteko harreman kaotikoan izan omen zuen inspirazioa.
Dave Grohlek hurrengo balorazioa egin zion diskoari:
« | Foo Fightersen albuma da, baina norabide ezberdinetarantz goaz.[5] | » |
Azaroaren 1ean estreinatu zuten Long Road to Ruin bideo musikala, aurreko lan batzuetan bezala, Rashida Jones artista agertzen delarik.
Grammy sarien 50. edizioan, The Pretender abestiak lehen saria irabazi zuen Hard Rock atalean. Echoes, Silence, Patience & Grace albuma, berriz, Rock album hoberena izan zen.
Live at Wembley Stadium (2008)
Live at Wembley Stadium Foo Fightersen zuzeneko DVDa da. 2008ko ekainaren 6 eta 7an grabatu zuten Londresen,
Wembley estadioan. Ostiraleko eta larunbateko lanak nahastu zituzten eta gau haietan egindakoa Foo Fighters bandaren arrakasta handienetakoa izan zen. John Paul Jones eta Jimmy Pageen laguntza ere izan zuten Ramble On edo Rock and Roll abestietan.
Etena
2008ko irailaren 17an, Dave Grohlek bandak atseden luze bat hartuko zuela iragarri zuen The Chris Moyles Show programan.
« | Wembley egin ondoren, 10 bat urtez ez da hara itzultzea tokatzen. Urtero izan gara Erresuma Batuan, udaro, eta atseden hartzeko garaia da. Jendeak faltan botatzen gaituenean, itzuliko gara.[6] | » |
Baina, 2009ko otsailaren 12an, Hawkinsek asmo haiek ukatu zituen:
« | Bildu gara eta norberak bere ideiak bota ditu. Ziurrenik datorren urtean eta ideia berriak etorri arte, denbora hartuko dugu eta jende beste gauza batzuez gozatzen izango da -familiak eta hori dena- Nire ustez, uda ondoren, estudioan sartu eta ideiak gauzatzen hasteko moduan izango gara.[7] | » |
Foo Fighters Greatest Hits (2009)
2009ko uztailaren 4an, azaroaren 3an, arrakasta izandako abestien bilduma aterako zutela esan zuten. Wheels abesti berria ere ezagutzera eman zuten eta irailean irratietan zen[8].
Urriaren 30ean, Foo Fightersek bere estudioan egin zuen disko berria erakutsiko zuen kontzertua. Internet bidez eman zuten zuzenean eta ia 20.000 ikusleetara iritsi zen.
Azkenean, 2009 azaroaren 3an, taldeak Foo Fighters Greatest Hits albuma atera zuen, 16 abestiz osatua; haietako 2 berriak ziren eta Everlongen bertsio akustikoa ere sartu zuten.
Irailaren 4an, Dave Grohl zera esaten ari zen:
« | Arrakasta hau zerbaiten bukaera behar du... Beste aldarte baterantz mugitu behar dugu. Ez dakigu zer etorriko den ondoren, baina positiboa da. Europan hainbat show egitekoak gara, baina, horren ondoren, ez dakit elkar ikusten jarraituko dugun ere. Arraro samarra da... | » |
Wasting Light (2011)
2010ean, ordea, Dave Grohlek banda disko berria prestatzen ari zela esan zuen eta irailean hasiko zirela grabatzen[9].
Taldearen Twitter kontuan, abesti ezberdinen izenak eman zituzten (Miss the Misery, Rosemary, These Days, Walk, A Matter of Time, Bridge Burning eta beste batzuk) eta hainbat letra ere bai. Argazkiak ere jarri zituzten eta Pat Smear haiekin agertzen zen, Krist Novoselic edo Butch Vig ekoizlea bezala.
Taldeak itzulera iragarri zuen eta hainbat show egin zituen, horietakoren bat, "sekretuan", disko berriaren abesti batzuk erakutsiz.
2011ko urtarrilaren 3an, Foo Fightersek diskoa bukatuta zuela iragarri zuen Twitter bidez[10].
« | 11 abesti egin ditugu eta ez dago balada bakar bat ere. (...) Prozesu erraz-erraza izan da. Neure garajean egin dugu eta, ordenagailurik gabe, dena errazago izan da. Bikaina! | » |
Urtarrilaren 17an, abesti berri baten zati bat argitaratu zuen: Bridge Burning, eta otsailaren 1ean berdina egin zuen beste abesti batekin: Miss the Misery. Biak album berrian ateratzekotan ziren.
Urtarrilaren 28an, taldeak album berri osoa jo zuen Velvet Jonesen, Santa Barbaran, Kalifornian. Ikuskizuna, apenas ordu batzuk lehenago eman zen jakitera, baina nahikoa izan zen eta, ordubetean, sarrera guztiak salduta zeuden[11].
Otsailaren 13an, White Limo abesti berriaren bideo musikal bat aurkeztu zuten. Bideoan, Motörhead taldeko Lemmy Kilmister azaltzen da eta Jordyn, Dave Grohlen emaztea, ere bai.
Otsailaren 15ean, album berriaren izena Wasting Light izango zela jakinarazi zuten eta ez Back + Forth, lehen esaten ari ziren bezala. 2011ko apirilean aterako zen album berria. Hurricane Festival, Pinkpop Festival eta beste batzuetan ere izango zen banda[12].
Medium Rare (2011)
Medium Rare Record Store Day ospakizuna aprobetxatuz kaleratu zen LPa da, 2011ko apirilaren 16an. Diskoak taldeak bere karrera guztian zehar egin dituen hainbat "cover" ditu, The Wings, Prince edo Pink Floyd tarteko[13].
2015. urteko jaialdiak
- Hangout Music Festival (Gulf Shores AL, AEB): maiatzak 15-17
- Rock am Ring Nurburg (Alemania): ekainak 5-7
- Rock Im Park Nürnberg (Alemania): ekainak 5-7
- PinkPop Landgraaf (Herbehereak): ekainak 12-14
- Glastonbury Festival (Erresuma Batua): ekainak 24-28
Taldekideak
Gaur egungo taldekideak
- Dave Grohl - abeslaria, gitarra erritmikoa, pianoa, baxua, bateria (1995 – gaur egun)
- Nate Mendel - baxua (1995 – gaur egun)
- Chris Shiflett - gitarra nagusia, koroak (1999 – gaur egun)
- Pat Smear - Gitarra erritmikoa (1995-1997/2010-gaur egun)
Taldekide ohiak
- Pat Smear – gitarra nagusia, gitarra erritmikoa, koroak (1995–1997)
- William Goldsmith – bateria, perkusioak (1995–1997)
- Franz Stahl – gitarra nagusia, gitarra erritmikoa, koroak (1997–1999)
- Taylor Hawkins – bateria, koroak (1997 – 2022)
Zuzenean laguntzen duten taldekideak
- Drew Hester - perkusioa (2006 - gaur egun)
- Rami Jaffee - teklatua, pianoa eta akordeoia (2006 -gaur egun)
- Jessy Greene - biolina (2007 - gaur egun)
Zuzenean laguntzen zuten taldekide ohiak
- Petra Haden - biolina (2006-2007)
Diskografia
- Foo Fighters (1995)
- The Colour and the Shape (1997)
- There Is Nothing Left to Lose (1999)
- One by One (2002)
- In Your Honor (2005)
- Skin And Bones (2006)
- Echoes, Silence, Patience & Grace (2007)
- Greatest Hits (2009)
- Wasting Light (2011)
- Sonic Highways (2014)
- Concrete and Gold (2017)
- Medicine at Midnight (2021)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz)http://www.alohacriticon.com/alohapoprock/article1832.html?topic=2
- (Ingelesez) http://motherjones.com/politics/2000/02/foo-fighters-hiv-deniers
- (Gaztelaniaz)http://www.alohacriticon.com/alohapoprock/article2916.html
- (Ingelesez)http://www.nme.com/news/live-earth/29535
- (Gaztelaniaz)http://www.nme.com/news/live-earth/29535
- (Ingelesez) http://www.nme.com/news/foo-fighters/39761
- (Ingelesez)http://www.nme.com/news/foo-fighters/42743
- (Ingelesez)http://www.nme.com/news/foo-fighters/45873
- (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20111003005609/http://www.rocktails.com.ar/2010/03/foo-fighters-graba-nuevo-album.html
- (Ingelesez)http://twitter.com/#!/foofighters/status/22077380336025600
- (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20110226104957/http://www.foofighters.com/es/news/foo-fighters-anuncia-el-lanzamiento-de-su-s%C3%A9ptimo-%C3%A1lbum-de-estudio-para-el-12-de-abril-del-2011
- (Ingelesez)http://www.billboard.com/news/foo-fighters-reveal-wasting-light-album-1005036262.story#/news/foo-fighters-reveal-wasting-light-album-1005036262.story
- (Ingelesez)http://www.nme.com/news/foo-fighters/55404