Fontana dell'Acqua Paola

Fontana dell'Acqua Paola (euskaraz Aqua Paolaren iturria) Erroma hiriko Trastevere rionean dagoen iturri handiena da. Janikulo muinoan kokaturik dago.

Fontana dell'Acqua Paola
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Italiako udalerriRoma Capitale
Municipio of RomeMunicipio I
Erromako RioniakTrastevere
Koordenatuak41°53′20″N 12°27′51″E
Map
Arkitektura
ArkitektoaGiovanni Fontana (en) Itzuli

    Historia

    I. mendean eraikitako Aqua Traiana akueduktoa berrizteko lanak abiatu zituen Paulo V.a Aita Santuak. Ordutik aurrera Aqua Paola izenaz ezagutuko zen. Akueduktoaren bukaeran iturri ikusgarri bat egiteko agindua eman zuen 1612 urtean. Sixto V.ak eraikitako Fontana dell'Acqua Feliceren arrakastari jarraituz egin zuen.

    Iturria Giovanni Fontana eta Flaminio Ponzio arkitektoek diseinatu zuen. Alboan zeuden Minervaren tenpluko eta Nervaren foroko marmolezko harriak erabili zituzten eta akueduktoaren amaierako bost arkuren gainean eraiki zuten.


    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.