Fomite
Mikrobiologian, fomiteak mikroorganismoak dituzten objektuak dira, infekzioak hedatzen dituztenak gizabanakoen artean aipatutako mikroorganismoak garraiatzerakoan.
Fomitetzat jo daitezke mukizapiak, eskuoihalak, jostailuak, telefonoak, boligrafoak edo arkatzak, ordenagailuen teklatuak... Objektu horiek guztiek erabiltzaile gaixo batek askatzen dituen bakterioak eta birusak atxikitzen dituzte. Beste erabiltzaile osasuntsuak ikutzerakoan mikrobioen transmisioa suertatzen da.
Arizonako Unibertsitatean jarduten duen Charles Gerber irakaslearen arabera, bulego baten ordenagailuaren teklatuak komuna baten tapak edo estalkiak dituen adina birus eta bakterioak ditu. Beste ikerketa batek kafea hartzeko kikara batzuen kirtenen %41ek bakterio fekalak zituela frogatu zuen, eta telefonoen aurikularrek milaka bakterio/cm2-ko ukan ahal dituztela jakinarazi zuen.