Fomento de Construcciones y Contratas

Fomento de Construcciones y Contratas edo FCC (FCC)Espainiako enpresen taldea da, herritarren zerbitzuetan espezializatua; 1992ko martxoan sortu zen izen handiko bi enpresaren bat-egiteari esker: Construcciones y Contratas 1944an sortu zen Madrilen; Fomento de Obras y Construcciones, aldiz, Bartzelonan sortu zen 1900. urtean; horien akzioak 1900eko abenduan hasi ziren Burtsan kotizatzen. Egun, FCCren tituluak Ibex-35 indizean daude eta horrek Espainiako Burtsaren sozietate garrantzitsuenen kotizazioa biltzen du.

Fomento de Construcciones y Contratas
Datuak
Izen ofiziala
FCC, S.A.
Izen laburraFCC
Motanegozioa eta enpresa
Jarduera sektoreahirugarren sektorea eta eraikuntza
HerrialdeaEspainia
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaBaltzu anonimo
Historia
Sorrera1900
webgune ofiziala
Twitter: fcc_group Instagram: fcc_group Edit the value on Wikidata

FCC herritarren zerbitzuko Europako lehen taldeetako baten enpresa nagusia da, bai negozio-zifraren bolumenari, bai errentagarritasunari dagokienez. Enpresaren hazteko estrategia dibertsifikaziorantz bideratu izan ohi da; hori erakusten du jatorriz eraikuntza-enpresa izanda, 1911n jarduera sektore publikoen eremura zabaldu izanak, Bartzelonako estolderia-sarearen garbiketa- eta mantentze-lanak egiteko lortu zuen kontratuarekin.

Egun, produkzioa oso dibertsifikatuta dago. Hauek dira oinarrizko jarduerak: ingurumen- eta ur-zerbitzuen kudeaketa, azpiegitura handien eraikuntza, zementuaren produkzioa, hiriko ekipamenduak eta energia berriztagarriak sortzea.

Mundu osoko 54 herrialdetan dago enpresa eta fakturazioaren % 43 baino gehiago nazioarteko merkatuetatik dator, batez ere Europatik eta Estatu Batuetatik.


Ikus, gainera

  • Espainiako burtsako baloreen zerrenda

Kanpo estekak

Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.