Folk musika

Folk musika herriak egindakoa edo herrietako sustraietakoa da. Folk musika, bestetik, musika folkloriko tradizionala ezezik musika genero garaikidea ere bada eta horrek nolabaiteko anbiguitatea ematen dio kontzeptuari; azken mota hau XX. mendean zehar folklorean oinarrituta garatu zen. Musika folkloriko mota honek fusio-generoak ere biltzen ditu, hala nola folk rocka, folk metala eta beste batzuk. Folk musika garaikidea, oro har, musika folkloriko tradizionalarekiko genero desberdina bada ere, ingeles estatubatuarrean, musika folkloriko tradizionalaren izen bera du eta, sarritan, artista eta leku berberak partekatzen ditu.

Armeniako musikari tradizionalak.

Musika folklorikoa edo musika tradizionala da belaunaldiz belaunaldi ahoz (eta gaur egun modu akademikoan ere bai) herri baten balioen eta kulturaren beste zati gisa transmititzen den herri musikaren izendapena. Beraz, izaera edo erro etniko nabarmena du. Musika tradizionalen artean, batzuk jatorritik haratago joan dira, hala nola flamenkoa, jota, tangoa, country musika, samba, cumbia kolonbiarra eta, oro har, denborarekin nolabaiteko garrantzia izan duten erritmo latinoak.

Europakoa

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Musika tradizionala»

Taldeen artean aski ezagunak dira Sorotan Bele, Alboka, Amaren alabak, Alaitz eta Maider, Hiru Truku, Tapia eta Leturia, Oreka Tx, Oskorri, Ugarte Anaiak, Xarnege eta Bizardunak.

Musikari famatuak ditugu bestela Juan Mari Beltran, Iker Goenaga, Kepa Junkera, Kaxiano, Ibon Koteron, Joxan Goikoetxea eta Tomas San Miguel.

Amerikakoa

  • Bolivian: Savia Andina eta Los Kjarkas taldeak.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.