Foku (geometria)

Geometrian, konika baten fokua planoko puntu finko bat (edo batzuk) da. Ikusiko dugunez, kurba horren puntuekin erlazionatutako hainbat distantzia konstanteak izaten dira fokua erreferentzia hartuta.

F puntua elipsearen (gorriz), parabolaren (berdez) eta hiperbolaren (urdinez) fokua da.

Zirkunferentziaren fokua

Zirkunferentziaren fokua zentroa da. Zirkunferentziaren puntu guztietatik zentrorainoko distantziak berdinak dira.

Elipsearen fokuak

Elipsearen fokuak bi dira. Elipsearen edozein puntutatik fokuetarainoko distantzien batura konstantea da.

Parabolaren fokua

Parabolaren fokua bakarra da. Parabolaren edozein puntutatik fokurainoko distantzia eta zuzentzaile izeneko zuzen finko baterainoko distantzia berdinak dira.

Hiperbolaren fokuak

Hiperbolaren fokuak bi dira. Hiperbolaren edozein puntutatik fokuetarainoko distantzien kendura (balio absolutuan) konstantea da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.