Foku (argiztapena)

Telebista platoak edota bestelako errodatzeko tokiak argitzeko argi zuzen eta indartsua igortzen duen lanpara. Ikus-entzunezko produktuetan iluminazioa garrantzitsua den heinean garrantzitsuak dira fokuak. Kalitatezko produkzioak sortzeko beharrezkoa da argiaren trataera egoki bat, horregatik dago hainbeste foku mota. Mota honek tamaina eta emango zaion erabileraren arabera sailkatzen dira.

Fokuak

Fresnel

Zineman eta telebistan gehien erabiltzen den foku mota da. Merkatuan 20 kw-ko lanpara daramanetik, 300 watt arte dutenak aurki dezakegu. Denek dute 3.200ºko kolore tenperatura. Foku handienak eguzkiaren edo ilargiaren argia simulatzeko erabiltzen dira, jartzen zaion gelatinaren arabera. 2K eta 1K dituztenak dira erabilienak platoetan, aktoreentzat, argi nagusi gisa eta kontraargi gisa.

Mini fresnel edo Dinky edo Baby

Fresnel fokuaren prestazio berdinak, baina potentzia gutxiagorekin eta maneiagarritasun handiagoarekin, 650 watteko lanparak izaten dituztelako eta tamaina txikiagokoak direlako. Argi nagusirako edo kontraargirako erabiltzen da, potentzia handirik behar ez denean, argiztapen leunagoa emanez.

1 KW eta 2 KW kuartzoak

Foku mota honek ez dauka lenterik. Argia ez da hain uniformea. Gelatinarekin iragazteko aukera ematen du. Porex baterantz zuzenean eta errebotatuta erabil daiteke. Telebistako erreportajeetan dezente erabiltzen da eta bideo ekoizpen txikietan ere. Tungstenozko lanparak ditu, 3200ºko kolore tenperaturadunak.

Asimetrikoak

Asimetrikoak deitzen zaie, lanpara fokuaren beheko edo goiko aldean dutelako. Lurrean jartzen badugu edo barra batetik zintzilikatzen badugu, modu uniformean argituko digu. Tungstenozko lanpara daramate, 3.200ºko kolore tenperaturakoa. 650 wattetik 1.250 wattera arteko PL modeloko lanparak daude.

Fluoreszentziadun pantaila

60 cm-ko eta 120 cm-ko hodi-pantailak 2, 4, 6, 8 eta 10 tutu fluoreszente izan daitezke, eta hodi fluoreszenteak daude hainbat tenperaturatan, 2900º, 3200º eta 5600ºko kolore tenperaturatan. Oso argi leuna sortzen dute. Gaur egun maiz erabiltzen dira, kontsumo txikia eta bero-emisio txikia direla eta. Tungstenozko lanpara arruntek baino watt gehiago sortzen dituzte, eta, beraz, bero gutxiago isurtzen dute, eta, ondorioz, elektrizitate gutxiago kontsumitzen dute eta aire girotuan aurrezten dute. Softlight argiztapenak edo oinarrizko argi idealak oso errendimendu ona eta itzal gutxi ditu.

Scoops fokuak

“Poncheras” edo Scoops fokuek Fresnel fokuek baino argiztapen leunagoa sortzen dute. Orokorrean 500 eta 2.000 watt bitarteko bonbilla goriak ditu. Lenterik ez dutenez, ezin dute argia distantzia esanguratsura proiektatu, Fresnelen kasuan bezala. Estudioan erabiltzen dira betelaneko argi gisa.

Minibrutoak

Kilowatt bateko kuartzozko 6 edo 9 lanparaz osatuta daude. Argitasun handiko eszenetarako edo potentzia handiko fogonazoetarako erabiltzen dira. Euren efektuagatik, “flash continuo” bezala ere ezagutzen dira.

PC (plano konbexuak)

Fresnel fokuen txasis bera dute, ezberdintasuna, daramaten lentea da, plano konbexua baita, itzal garbiagoak sortuz. 650 wattetik 2000 wattera artekoak daude. Bere kolore tenperatura 3.200ºkoa da, antzerkian erabili ohi dira.

HMI fresnel

Merkatuko zine proiektorerik indartsuenak dira, argi-errendimendu handidunak. Kanpoko grabazioetan eta filmaketetan maiz erabiltzen dira. Fokuaren txasisa tungstenozko Fresnelen antzekoa da. 200, 400, 575, 1200, 2500 lanpara eraman ditzakete. 4000, 6000, 12000 eta 18000 watt. Kolore-tenperatura 5600ºkoa da.

HMI bikoiti

HMI lanpara bat da, foku bikoiti batean (proiektorea islatzailearekin). Aldatu daitezken lenteak daramatza normalki produktuarekin datorren kaxa baten, 5 lente mota. Palioak edo porexak dituzten erreboteak erabili ohi dira, betiere lente bat jarrita dutela. Lente motak: oso irekia, irekia, ertaina, kontzentratua eta oso kontzentratua (koloreen arabera bereizten dira). 200, 400, 575, 1.200, 2.500, 4.000, 6.000, 12.000 eta 18.000 watteko lanparak eraman ditzakete. Kolore-tenperatura 5.600ºkoa da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.