Fokasen Zutabea
Fokasen Zutabea, Rostraren aurrean eraikia, Erromatar foroan eta Fokas enperadore bizantziarrari eskeini edo berreskainia 608ko abuztuaren 1ean, Erromatar forora gehitu zen azken lana izan zen. Korintiar ordenako zutabeak 13,6 metroko garaiera du, eusten duen haitzurdinezko idulkia kontatu gabe, eta, dirudienez II. mendean eraikia izan zen.
Zimenduak adreiluekin eginak daude, argazkian ikus daitekeen bezala, baina ez zeuden ikusgai zutabea eraikia izan zen garaian. XIX. mendean industu zen Foroaren maila Augustoren garaiko zoladura arte; horrekin, zimenduak aurkitu ziren.
Zutabearen eraikuntza motibatu zuen arrazoi zehatza, ez da ezagutzen, Fokasek, formalki eman baitzion Agriparen Panteoia Bonifazio IV.a aita santuari, Santu martiri guztiei berreskeini ziena, hauei, Erdi Aroan, Maria gehitu zitzaielarik (Santa Maria eta Martiriak). Kapitelaren gainean, zutabea koroatuz, Smaragdusek, Ravenako exarkak, Fokasen estatua bat eraiki zuen, ziuraski, han, denbora gutxi egongo zena. 610eko urrian, bizantziar enperadorea, traizioz harrapatua, torturatua eta hila izan zen, gainera, besoak eta hankak moztu zizkiotelarik. Bere estatua guztiak behera bota ziren.
Aita Santuarenganako esker on adierazpena baino gehiago, hala hartua izan baita batzuetan, estatua, ziur aski Inperioak Erromaren gainean zuen subirautzaren ikur bat zen, desagertzen ari zena, lombardiarren presioaren ondorioz. Esker on adierazpen bat ere bazen Smaragdusen aldetik, Fokasek erbesteratze luze batetik salbatu zuena, eta zorretan zegoen berarekin bere Ravenako botere posizioa berreskuratu izanagatik.
Monumentua, ondoren, birziklatua izan zen, Dioklezianori eskainitako estatua bat jartzeko. Jatorrizko idazkuna, bere aldetik, ezabatua izan zen, berria jarri ahal izateko.
Zutabeak bere tokian jarraitzen du. Bere kokapenak, isolatua eta bakarti hondakinen artean, Foroan beti erreferentzia puntu bat bihurtu du.