Foilletoi
Foilletoi (frantsesetik feuilleton, feuillet hitzaren txikigarria, 'orria', liburu baten orria) fikzio dramatiko generoaren ekoizpen literarioa da. Normalean ez zuen kalitate literario handia, garrantzitsuena erraza irakurtzeko izanik. Frantziako erromantizismoarekin sortu zen eta hasiera batean emanaldietan plazaratzen eleberriak izatetik laster beste euskarrietara pasa zen, esaterako antzerkia, irratia eta zinema, gaur egun telesailetara ere bai. Betidanik herri generoa izan da.[1] Idazle ospetsu askok foilletoiak haien ideiak zabaltzeko erabili zuten ere bai.
Ezaugarriak
- Publiko guztiei zuzenduta dago baina askotan emakumeak dira irakurle ugarienak.
- Gaiak gehiegikeriazkoak izaten dira.
- Misterioa.
- Gordintasuna, biolentzia, morboa oso gustukoa dute.
- Gai sexualak: amoranteak, bahiketak, erotismoa...
- Oso narrazio manikeistak dira, oso pertsonaia onekin eta, halaber, beste batzuk, oso gaiztoak. Askotan oso irrealak dira: zientzialari zoroa, hiltzaile kaputxaduna...
- Emanaldietan ateratzearen ondorioz, sarritan, kontraesanak sortzen dira.
- Pertsonaia asko definitu gabe eta ondo aurkeztu gabe gelditzen dira.
- Exotismoa gustukoa dute.
- Fantasia. Ohikoa da hipnotismoaren erabilera, mintzatzen diren estatuak, erabateko amnesia... [2]
- Amaiera tragikoak ohikoak dira. Askotan negarra eragitea bilatzen dute.
- Irakurlearen fideltasuna gordetzeko kapituluen amaierak tentsioan bukatzen dira.
Historia
Generoa Frantziako Erromantizismoan sortu zen. XIX. mendean herriaren alfabetizazioa zabaldu zen eta horrek beste motatako literatura baten beharra ekarri zuen, populazio osoari zuzendutako literatura, denbora pasatzeko, merkea, diru gutxiko jendearentzat ere bai. Hasieran egunkariek emanaldietan banatutako narrazioak argitaratzeari ekin zioten, batzutan aparteko koaderno bezala eta hortik dator "filletoi" izena. Narrazio horiek egunero argitaratzen ziren eta beti suspentse beteriko bukaerak izaten zituzten, irakurleen jarraipena lortzeko. Horrelako eleberri batzuek arrakasta handia izan zuten eta, ondoren, liburu bezala argitaratu ziren.[3]
Formatu berria hasieran bi egunkarietan agertu ziren: La Presse eta Siècle nahiz eta Lehen Inperioan aurrekariak izan. Arrakastarekin batera emanaldietan eleberriak argitaratzen zituzten aldizkariak kaleratu ziren: Revue des deux mondes eta Revue de Paris; horietan Balzac, Eugène Sue, Ponson du Terrail, Paul Féval, Charles-Paul de Kock edo Alexandre Dumas mailako idazleak agertu ziren.
Foilletoi ospetsu batzuk
Hona hemen ospetsuenetariko batzuk:
- Miserableak, Victor Hugorena.
- Hiru mosketariak, Alexandre Dumasena.
- Monte Cristoko kondea, Alexandre Dumasena.
- Madame Bovary, Gustave Flaubertena.
- La Comédie humaine, Honoré de Balzacena.
Foilletoiak beste herrialdetan
Formula laster zabaldu zen eta beste herrialdetan ere horrelako eleberriak argitaratu ziren:
- Erresuma Batuan: Robert Louis Stevensonek Young Folks egunkarian The Black Arrow argitaratu zuen. Charles Dickens eta William Wilkie Collins idazleek horrelako eleberri asko plazaratu zuten.
- Italian: Emilio Salgarik Sandokanen eleberriak eta Carlo Collodik Pinotxoren abenturak plazaratu zuten esaterako.
- Errusian: Fedor Dostoievskik Krimena eta zigorra (Преступление и наказание) eta Karamazov anaiak (Братья Карамазовы) argitartu zituen. Lev Tolstoik Gerra eta Bakea.
- Espainian: Benito Pérez Galdós, Luis Coloma.
Erreferentziak
- http://www.wordreference.com/definicion/folletín
- PORCEL TORRENS, Pedro: Clásicos en Jauja. La historia del tebeo valenciano. Edicions de Ponent. ISBN 84-89929-38-6. (2002), 140.or.
- https://prezi.com/xz3qih4y8njs/la-novela-de-folletin/
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Foilletoien idazleak.