Fluoreszeina
Fluoreszeina ftaleinaren familiako koloratzailea da (C20H12O5). Johann Friedrich Wilhelm Adolf von Baeyer (1835-1917) kimikariak sintetizatu zuen 1871n.
Erresortzina azido ftalikoarekin 200 °C-an berotuz lortzen da. Kolore hori-laranja duen hautsa da, uretan eta alkoholetan disolbagarria. Soluzio alkalinoetan ongi disolbatzen da, eta disoluzio horrek fluoreszentzia berde nabaria du. Hidrografoek askotan erabiltzen dute fluoreszeina-disoluzioen fluoreszentzia lurpeko ibaien nondik norakoak aztertzeko. Eosinak eta eritrosinak lortzeko lehengaitzat erabiltzen da, eta antiseptiko gisa erabiltzen den merkurokromoa ere fluoreszeinatik lortzen da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.