Flower of Scotland
Flower of Scotland (ingeles), Flùr na h-Alba (Eskoziako gaeleraz) edo Flouer o Scotland (Scotseraz), euskaraz Eskoziako lorea eskoziar abestia da; de facto Eskoziako ereserkia da, bertako futbol eta errugbi selekzioek erabiltzen dutelako.
Flower of Scotland | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Tonoa | Mi bemol maior |
Hitzak | Roy Williamson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Roy Williamson (en) |
Hitzak Roy Williamsonek idatzi zituen 1967an The Corries bere taldearentzat. 1314ko Bannockburneko guduan eskoziarren garaipena gogoratzen du, Roberto I.a Eskoziakoak Ingalaterrako Edward II.a irabazi zuenean.
Erabilpen batzuk
Eskoziarrek azken bi bertsoak ("And sent him homeward"/"Tae think again".) sutsu abesten dituzte, batez ere Ingalaterraren aurka ari direnean. Nahiz eta abestiaren zati bat izan ez, "and stood against him" (eta bere aurka altxatu) abestu eta gero, normalean "against who?" (noren aurka?) erantzuten dute, gero "Proud Edward's army" (Edwarden armada harroa) esateko.
Eskoziako errugbi selekzio nazionalak 1974ko Lions tourrean erabili zuen lehendabizikoz abestia Hegoafrikan. Eskoziako futbol selekzio nazionalak Flower of Scotland hautatu zuen ereserkitzat 1997an, nahiz eta 1993tik aurrera erabili.
Hitzak
Ingelesez | Eskoziako gaeleraz | Eskozieraz | Euskaraz |
---|---|---|---|
O Flower of Scotland, The Hills are bare now, Those days are past now, O Flower of Scotland, |
O Fhlùir na h-Alba, Na cnuic tha lomnochd Tha 'n eachdraidh dùinte O Fhlùir na h-Alba, |
O Flouer o Scotland, The Hills is bare nou, Thir days is past nou, O Flouer o Scotland, |
Oi, Eskoziako Lorea, Orain muinoak agerian daude, Orain egun horiek iragan dira, Oi, Eskoziako Lorea, |
Oharrak:
|
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Wild Mountain Thyme taldea ereserkia abestuz entzungai eta ikusgai. 1975. (Ingelesez)
- The Corries taldea Flower of Scotland ereserkia abestuz entzungai eta ikusgai. 1975. (Ingelesez)
- Amy MacDonald abeslaria Flower of Scotland ereserkia Eskoziako errugbi selekzioaren partida hasiera batean abestuz entzungai eta ikusgai. 2010. (Ingelesez)