Floridablancako kondea

José Moñino y Redondo, Floridablancako kondea (Murtzia, 1728ko urriaren 21a - Sevilla, 1808ko abenduaren 30a), espainiar politikaria izan zen.

Floridablancako kondea


Estatu-idazkari

1777 - 1792
Jerónimo Grimaldi, 1st Duke of Grimaldi (en) Itzuli - Pedro Pablo Abarca de Bolea
Espainiako enbaxadorea Egoitza Santuan

1772 - 1776
1. Floridablancako kondea

Bizitza
JaiotzaMurtzia, 1728ko urriaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla, 1808ko abenduaren 30a (80 urte)
Familia
AitaNN Moñino
AmaNN Redondo
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
KidetzaJurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia
Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) Itzuli
Izengoitia(k)Antonio José Dorre

Bizitza

1772an Espainiako enbaxadorea Erroman izendatu zuten. Han Klemente XIV.a aita santuak Jesusen Lagundia desegin zezan ahalegindu zen[1]. Esker onez, Karlos III.ak handiki titulua eman eta 1777an estatu-idazkari izendatu zuen. Espainiako administrazioa aldatu zuten eraberritze handiak eragin zituen: herri-administrazioko antolaketa berria, Estatuko Batzarraren sorkuntza, itsas gudarostearen eraberritzea; Menorca eta Florida eskuratzea, Sacramento, Fernando Poo eta Annobon Espainiako koroara ekartzea, eta Astronomia Behatokia, Izadiaren Historiako Kabinetea eta San Fernando Bankua sortzea.

1792an, Karlos IV.ak bere karguetatik kendu ostean, denbora labur batez Iruñeko zitadelan preso egon zen. Ondoren, politikatik urrun, Murtzian bizi izan zen, 1808an Napoleonen erasoa hasi zen arte. Orduan, erasotzailearen kontra borrokatzeko sortutako Batzar Zentralaren lehendakari hautatu zuten. Urte horretan bertan Sevillan hil zen[2].

Erreferentziak

  1. Conde de Floridablanca Biografiasyvidas.com
  2. Floridablanca, conde de. José Moñino Artehistoria.jcyl.es

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Floridablancako kondea Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.