Florida parkea

Florida parkea Arabako Gasteiz hiriburuaren erdigunean dagoen parke bat da. Hiri honetako Lovaina auzoan kokatzen da, honako kale hauen artean hedatzen delarik: Floridako ibilbidea, Becerro de Bengoa kalea, Cadena y Eleta Apezpikuaren kalea eta Santiago Ramon y Cajal kalea.

Florida parkea
Florida parkeko kioskoa.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′N 2°41′W
Map
KudeatzaileaGasteiz
Arkitektura

    Gaur egun 32.454 metro karratuko azalera du eta erdigunean egonik gasteiztarren parke kuttunenetakoa da.

    Historia

    1820an Birgitarren komentuaren baratzeetan parke honetako eraikuntza-lanak egiten hasi ziren. Gaur egun, XIX. mendeko estilo erromantikoz sortutako parke hau Eusko Legebiltzarraren eraikinaren atzealdean dago.

    Parkearen bihotza 1890an eraikitako dantza-kioskoa ere da. Adinekoen leku kuttuna da, bertan izaten dute musika lasaiari segiz dantzan egin eta ezagunekin elkartzeko lekua.

    Parkea

    Parkearen mutur batean Eusko Legebiltzarraren eraikina kokatzen da, hain zuzen ere Becerro de Bengoa kaleko aldean. Gainera, parkearen ipar-ekialdean Gasteizko Katedral Berria eta Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa ere kokatzen dira. Eta parkean bertan Arabako Foru Aldundiaren Ignacio Aldekoa kultura etxea ere badago.

    Parkea musika-kioskoa eta hainbat iturri, zubi eta errekatxoz osatua dago. Bestalde, parkean bertan hiriko nahiz nazioarteko hainbat pertsona ezagunen omenezko estatuak daude: Manuel Iradier, Eduardo Dato, Ignacio Aldekoa, Wynton Marsalis...

    Parkeko leku ezezagun bezain bitxia koba deritzona da. Harritzarraren barruan sortutako zuloa urtean behin besterik ez da irekitzen; bitartean hesi batek ixten du iluntasunerako atea. Gabonetan irekitzen dute eta parkea Belen erraldoia bilakatzen da, eta, koba, Jesus txikiaren gordeleku. Lastoz eta suz inguraturik Jesus txikia bertan jartzen dute gasteiztarrek bisita dezaten.

    Landaredia eta zuhaitzak

    Arkitektura bitxia izateaz gain, Florida parkea landarerian altxorra ere bada. Ehunka zuhaitz eta zuhaixka desberdin daude parkean, horietatik batzuk 150 urtetik gora dituzte. Nabarmentzekoak dira, hauen artean, gingkoa, tulipa arbola, Libanoko zedroa, kalikanto goiztiarra eta Indi gaztainondo horia.

    Errege bisigodoak

    Errege bisigodoen eskulturak 1890koak dira. Parentesi artean agertzen dira egileak:

    • Ataulfo (Castro).
    • Liuva (Mena).
    • Teudis (Michel).
    • Sigeriko (Olivieri).

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Gasteiz
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.