Florida
Florida[1] Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdean dagoen estatua da. Iparraldean Alabama eta Georgiako estatuak ditu mugakide eta beste leku guztietatik urak mugatzen du estatua penintsula batean baitago. 2008. urtean 18.328.340 biztanle zituen eta horrek AEBetako biztanleria gehien duen 4. estatua bihurtu du.
- Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Florida (argipena)».
Hiriburua Tallahassee da, baina Jacksonville da hiririk handiena. Estatuko metropoliar gunerik handiena Miami da 5 milioi eta erdi biztanle inguru dituena.
Geografia
Mendebaldean Mexikoko Golkoaren mugatzen du, ekialdean Ozeano Atlantikoarekin, eta iparraldean Georgia eta Alabamako estatuekin.
Florida Mexikoko Golkoaren iparraldetik hedatzen den lautada batez osatzen da. Estatua penintsula bat da eta bere formarengatik ezaguna da. Natura parkeen artean Everglades eta Biscayneko parke nazionalak ditugu.
Floridako punturik altuena Britton Hill da (105 metro).
Demografia
Gaur egun Floridako estatuak 18.089.889 biztanle ditu[2]. Honela banatzen dira:
- % 61 zuriak dira (europarrak edo europarren oinordekoak).
- % 20,1 latinoak dira (edozein herritartasunetakoak).
- % 15,4 afroamerikarrak dira.
- % 2,2 asiarrak.
Latino/hispaniar motako biztanleak dira kopurua handienean hazten ari direnak, Amerika Latina eta Karibetik etortzen diren atzerritar kopuru handiarengatik.
Hiri nagusiak
- Jacksonville: 805.605 biztanle.
- Miami: 409.719 biz.
- Tampa: 336.823 biz.
- St. Petersburg: 246.407 biz.
- Orlando: 227.907 biz.
- Hialeah: 212.217 biz.
- Fort Lauderdale: 183.606 biz.
- Tallahassee: 168.979 biz.
Historia
- 1513ko martxoaren 27an Juan Ponce de Leon espainiar konkistatzaileak lehen lehorreratzea egin zuen lurralde honetan.
Garraioak
Floridako Estatuarteko Autobide Sareak 2.371 kilometro ditu eta bestelako errepideek 15.978 kilometro. Hauek dira estatuak zeharkatzen dituen Autobideak:
- Interstate 4: Tampa, Lakeland eta Daytona Beach lotzen ditu.
- Interstate 10: Jacksonville, Tallahassee eta Pensacola hiriak lotzne ditu.
- Interstate 75: Estatua iparraldetik hegoaldera lotzen ditu.
- Interstate 95: Jacksonville eta Miami hiriak lotzen ditu ekialdeko kosta osoa zeharkatuz.
Airetiko garraioari dagokionez, aireporturik garrantzitsuenetarikoak Orlando Nazioarteko Aireportua eta Fort Lauderdale-Hollywood Nazioarteko Aireportua dira. Baditu beste aireportu garrantzitsuak Miami eta Tampan esaterako.
Kirolak
Floridak dituen kirol talderik hoberenak hauek dira: Tampa Bay Storm taldea beisbolean, Miami Heat eta Orlando Magic taldeak NBAn eta Jacksonville Jaguars amerikar futbolean.
Lurralde senidetuak
- Gyeonggi (Hego Korea)
- Languedoc-Roussillon (Frantzia)
- Nueva Esparta (Venezuela)
- Taiwango probintzia (TWN)
- Wakayamako prefektura (Japonia)
- Lurmutur Mendebaldea (Hegoafrika)
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Floridako Estatu Unibertsitatea
- Miami Heat