Florian Znaniecki

Florian Witold Znaniecki (Świątniki, Polonia, 1882ko urtarrilaren 15aChampaign, Illinois, 1958ko martxoaren 23a) Polonia jaiotako baina Estatu Batuetan lan egin zuen soziologo eta filosofoa da.

Florian Znaniecki

President of the American Sociological Association (en) Itzuli

1954 - 1954
Bizitza
JaiotzaŚwiątniki, Włocławek County (en) Itzuli, 1882ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Polonia
HeriotzaUrbana (Illinois), 1958ko martxoaren 23a (76 urte)
Hobiratze lekuaRoselawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
Seme-alabak
LeinuaQ63531278 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaJagellondar Unibertsitatea
Varsoviako Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
poloniera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, soziologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
Columbia Unibertsitatea
Adam Mickiewicz University in Poznań (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakWilliam Isaac Thomas
KidetzaPolish Society of Arts and Sciences Abroad (en) Itzuli

Find a Grave: 174744760 Edit the value on Wikidata

Ibilbide akademikoa

1902 eta 1903 bitarte filosofia eta soziologia ikasi zituen Varsoviako Unibertsitatean, baina 1903an tsarraren agintariek (Errusiar Inperioa) bota egingo dute askatasun akademikoa mugatzearen aurkako manifestaldietan parte hartzeagatik.

1903 eta 1909 bitarte, Genevako, Zurichko eta Pariseko (Sorbona) Unibertsitateetan jarraituko ditu ikasketak eta bertan garai hartako jakintsu handiak topatuko ditu, besteak beste, Henri Bergson eta Émile Durkheim.

1909 eta 1910 bitarte, bere ikasketak amaituko ditu Krakoviako Jegellonne Univertsitatean, eta bertan doktore titulua eskuratuko du "balioen auzia filosofian" izeneko tesiarekin.

Chicagoko Soziologia Eskolako partaide izan zen. 1914tik aurrera Estatu Batuak eta Polonia artean aldizkatzen zuen bizitza. Soziologia modernoaren sortzailetako bat bezala kontsideratzen da, bai Europan bai Estatu Batuetan. Poznan Unibertsitateko soziologia saila sortu zuen, Europako lehenetakoa.

William I. Thomasekin batera, Estatu Batuetako soziologian oso garrantzitsua den lan saila egin zuen, "Poloniar baserritarra Europan eta Estatu Batuetan" (The Polish Peasant in Europe and America). Lan honen bost tomoak 1918 eta 1920 bitarte argitaratu ziren. Znaniecki metodo kualitatiboen zalea zen, eta hala, bere lanetan zenbait zuzeneko elementu topatu daitezke, hala nola, metodo iruzkinak, gutunez osatutako material bibliografikoa. Garrantzia ematen dio batez ere "bizitzaren kontakizunei", eta ondoren, gizartearen antolakuntza eta aukeratutako taldeak gizarte horretan izango duen garapena ikertzen ditu.

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.