Floresko itsasoa

Floresko itsasoa[1] 240.000 kilometro karratuko itsaso bat da, Indonesiaren mende dagoena.

Floresko itsasoa
Datu orokorrak
Motaitsaso
Azalera240.000 km²
Sakonera5.140 m
Geografia
Map
Koordenatuak7°00′S 119°40′E
Honen parte daIndiako ozeanoa
Hidrografia
Betebidea

Itsaso mugakide hauek ditu: Javako itsasoa mendebaldean, Banda itsasoa ekialdean eta Savuko itsasoa hegoaldean.

Makassar itsasartearekin muga egiten du ipar-mendebaldean, eta Bone golkoarekin eta Sulawesi Hegoaldearekin iparraldean.

Indiako ozeanoarekin muga egiten du hegoaldean, baina Floresko itsasoa, ozeano horretatik banantzen dute zenbait uhartek. Ozeanoarekin lotzen du Sapi itsasarteak, hainbat uharteren artetik.

Itsaso honekin muga egiten duten uharteak Sondako Uharte Txikiak eta Sulawesi dira.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.