Florentina Tasende
Florentina Tasende Elkoro Iribe, Floren Taxende bezala ere ezaguna, (Sestao, Bizkaia, 1896ko martxoaren 8 a - Bilbo, Bizkaia, 1967ko maiatzaren 14a) politikaria, feminista eta kazetaria izan zen. Emakume Antifaxisten Elkarteko Euskal Herriko Komite Nazionalaren lehendakaria izan zen.
Florentina Tasende | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sestao, 1896ko martxoaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Bilbo, 1967ko maiatzaren 14a (71 urte) |
Heriotza modua | : Ictus (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta kazetaria |
Kidetza | Eusko Emakume Ekintza Emakume Antifaxisten Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
Biografia
9 anai-arrebako langile familia batean jaio zen Sestaoko Bizkaia kaleko 52. zenbakiko etxean. Tasende jaio eta denbora gutxira familia Bilbora joan zen bizitzera.
Ama, Rufina Elkoro Iribe, Gasteizen jaioa, etxekoandrea zen, eta aita, Esteban Tasende Luengo, Aranda de Dueron jaioa, La Salve garagardo enpresako langilea zen. Fabrika 1886an ireki zutenetik zen bertako langile. Aita ideologia sozialista sakoneko pertsona zen eta 1906an Bilbon izan ziren grebetan parte hartzeagatik atxilotua eta torturatua izan zen[1].
Militantzia
Florentina Tasende Eusko Abertzale Ekintza- ANV ko afiliatu eta kidea zen. 1933 urtean EAE-ANVko emakumeen Eusko Emakume Ekintza taldearen ordezkari izendatu zuten, eta urtarrilaren 29an, Bilboko Eusko Etxeako zuzendaritza batzordekide izateko aukeratu zuten[2].
Gerra zibilaren garaian, 1937ko urtarrilaren 10ean, Bilboko Astarloa kalean zegon Hogar de la Mujer Moderna delakoan, ezkerreko alderdietako beste emakume elkarteekin batera, Emakume Antifaxisten Elkartea (AMA), fundatu zen[3]. Tasande elkarte honen Euskadiko Komite Nazionalaren lehendakaria izan zen. AMA elkarteak argitaratzen zuen Mujeres izeneko aldizkariko erredakzio taldeko kide ere izan zen[4].
Mujeres aldizkariko artikuluetan, Gerra Zibilaren garaian, erretaguardian emakumeek egindako lana goratu, bereziki erizainena, baina gerra garaian emakumeen egiteko ez zela hori bakarrik esan zuen, eta adibide bezala Margarita Nelken, Pasionaria eta Polixene Trabudua jarri zituen[5].
Erbestea
Paperak eta identitatea faltsutu, Bilbo utzi eta Bartzelonan bizi izan zen aldi batez.
Gerratearen ondoren, erbestean bizi behar izan zuen bere familiako kide guztiek bezala. 1942ko urrian, Perpiñang-etik irten eta Mexikora joan zen Nyassa itsasontzi portugaldarrean. Hasiera batean, Jaliscoko Guadalajaran bizi izan zen eta ondoren Mexikoko Distrito Federalen bizi izan zen[6]. Bertan ezkondu zen.
Erbestetik Bilbora itzuli zen 1960ko hamarkadan, gaixorik ordurako. Bartzelonako ospitale batean egon ondoren, Basurtoko ospitalean hil zen.
Erreferentziak
- «Navío Anárquico» www.navioanarquico.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
- Tierra Vasca 22. , 2 or..
- «Dinámica de género y nacionalismo La movilización de vascas y catalanas en el primer tercio de siglo | Ayer» revistaayer.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- «MUJERES VASCAS CONTRA LA GUERRA Y EL FASCISMO» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
- (Gaztelaniaz) Tasende, Florentina. (1937-02-06). «El hogar, la mujer y la guerra»,. Mujeres aldizkaria, 8 or..
- «Iberoamerikako Migrazio Mugimenduak» pares.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
Kanpo estekak
- https://www.pikaramagazine.com/2017/12/la-sede-de-mujeres-antifascistas-vascas-se-convierte-en-una-megatienda-de-zara/
- https://www.deia.eus/actualidad/historias-de-los-vascos/2020/02/15/republica-militantes/1018252.html
- http://www.juandelostoyos.com/pdf/TOYOS%20_%20Milicianos.pdf
- http://pares.mcu.es/MovimientosMigratorios/viewer2Controller.form
- https://www.academia.edu/9532658/_De_hero%C3%ADnas_viriles_a_madres_de_la_patria._Las_mujeres_y_el_nacionalismo_vasco_1893-1937_Historia_y_Pol%C3%ADtica_31_2014_pp._281-308