Florencio Latsaga

Florencio Latsaga Munarritz (Oieregi, 1934ko azaroaren 7a)[1] nafar enpresagizona da, El Corte Ingléseko administrazio kontseiluko kidea[2] eta Ramón Areces Fundazioko presidentea.

Florencio Latsaga
Bizitza
JaiotzaOieregi, 1934ko azaroaren 7a (89 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Bizitza

Florencio Latsaga Oieregin jaio zen 1934ko azaroaren 7an. Oronoz-Mugairiko maristetan ikasi ondoren,[3] ekonomiako prestakuntza jaso zuen. 1959ko abuztuan, El Corte Ingléseko kontabilitate sailean hasi zen lanean, Madrilgo Preciados kaleko saltokian. Administrazio-buru izendatu zuten 1963 hasieran, eta El Corte Ingléseko administrazio kontseiluko kide 1969ko abenduan. Harrezkero, talde horretako beste enpresetako administrazio kontseiluetan sartuz joan zen.[1] 2014an, Ramón Areces Fundazioko presidente kargua hartu zuen.

Erreferentziak

  1. Mayor Zaragoza, Federico. Laudatio Florencio Lasaga Munárriz, impartida en la solemne sesión de entrega de medalla de honor. Anales RANM, 2018, 135. zenbakia (01), 101-102 orrialdeak, analesranm.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  2. El Corte Inglés: Consejo de Administración. elcorteingles.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  3. Gutierrez, Natxo. El legado del hermano Segundo. Diario de Navarra egunkaria, 2013-06-15, diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Florencio Latsaga
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.